They Shoot Horses, Don't They?
They Shoot Horses, Don't They? (euskaraz Zaldiak Tirokatzen Dituzte, ezta?) 1969ko Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Horace McCoy idazlearen izenburu berdineko They Shoot Horses, Don't They? eleberrian oinarritua dago. Jane Fonda, Michael Sarrazin eta Gig Young aktoreek antzeztu zuten.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, bost BAFTA Sarien izenapenak eta bost Urrezko Globo Sarien izendapenak ere. Azkenean, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gig Young), Taldeko emakumezko aktore onenaren BAFTA Saria (Susannah York) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Gig Young) irabazi zuen.
Filmaren izenburu bitxia eta istorioaren garapena bera amaierako eszenan Gloriak eskatutako graziazko tiroan amaitzen dira, jada etsitua eta oso ahul baidago. Roberti arma eman eta honek poliziaren galdeketan soilik honakoa erantzuten duelarik: "Zaldiak tirokatzen dituzte, ezta?".
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBak, Depresio Handiaren garaian gau eta egunez bikoteak etengabe dantzatu ohi zuten txapelketak ospatu ohi ziren, atsedenak urriak eta oso laburrak zirelarik. Denbora gehien dantzatzen irauten zuen bikoteak irabazten zuen, diru-saria bereganatuz. Gloria (Jane Fonda) eta Robert (Michael Sarrazin) lehiaketa horietako batean elkar ezagutuko dira, eta berehala jatekorik ez dutenez etsiturik, dantza bikotea osatzea erabakiko dute. Dantzatzen duten bitartean gutxienez jan egiten dute, eta gainera irabazi ezkero baita sariaren dirua poltsikoratu ere.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jane Fonda: Gloria Beatty
- Michael Sarrazin: Robert Syverton
- Susannah York: Alice LeBlanc
- Gig Young: Rocky
- Red Buttons: Harry Kline
- Bonnie Bedelia: Ruby
- Bruce Dern: James
- Allyn Ann McLerie: Shirley
- Robert Fields: Joel Girard
- Michael Conrad: Rollo
- Al Lewis: Turkey
- Madge Kennedy: Laydon andrea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969ko filmak
- Sydney Pollackek zuzendutako filmak
- James Poek idatzitako filmak
- Horace McCoyk idatzitako filmak
- Jane Fondak antzeztutako filmak
- Michael Sarrazinek antzeztutako filmak
- Gig Youngek antzeztutako filmak
- Susannah Yorkek antzeztutako filmak
- Red Buttonsek antzeztutako filmak
- Bonnie Bedeliak antzeztutako filmak
- Bruce Dernek antzeztutako filmak
- Al Lewisek antzeztutako filmak
- Madge Kennedyk antzeztutako filmak
- Paul Manteek antzeztutako filmak
- Art Metranok antzeztutako filmak
- Felice Orlandik antzeztutako filmak
- Jacquelyn Hydek antzeztutako filmak
- Michael Conradek antzeztutako filmak
- Severn Dardenek antzeztutako filmak
- Cynthia Myersek antzeztutako filmak
- Marilyn Hassettek antzeztutako filmak
- Robert Fieldsek antzeztutako filmak
- Tom McFaddenek antzeztutako filmak
- Allyn Ann McLeriek antzeztutako filmak
- Philo McCulloughek antzeztutako filmak
- Robert Chartoffek ekoitzitako filmak
- American Broadcasting Companyk ekoitzitako filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Depresio Handian girotutako filmak
- Dantzari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak