Edukira joan

Theobald Wolfe Tone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theobald Wolfe Tone

Auditor of the College Historical Society (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTheobald Wolfe Tone
JaiotzaDublin1763ko ekainaren 20a
HerrialdeaIrlandako Erresuma
BizilekuaDublin
HeriotzaDublin1798ko azaroaren 19a (35 urte)
Hobiratze lekuaBodenstown (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Familia
AitaPeter Tone
AmaMargaret Lambert
Ezkontidea(k)Matilda Tone (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta abokatua
KidetzaSociety of United Irishmen
Graduaadjutant general (en) Itzuli

Find a Grave: 6874531 Edit the value on Wikidata

Theobald Wolfe Tone, arrunki Wolfe Tone deitua (Dublin, Irlanda, 1763ko ekainaren 20a - †1798ko azaroaren 19a), Society of United Irishmen ("Irlandar Batuen Elkartea") erakundearen buru izan zen, gainera irlandar abertzale garrantzitsua izan zen eta Irlandar Errepublikanismoaren aitatzat jotzen da.

Irlandako Elizako kide zen protestante baten seme izanik Zuzenbidea ikasi zuen Dublingo Trinity College unibertsitatean.

1789an abokatu lanbidean jarduteko onartua izan zen, baina lanbide honetan denbora gutxiz aritu zen. 1791an Irlandar Batuen Elkartea (Society of United Irishmen) sortu zuen, erakunde honetako kideak, nagusiki protestanteak, irlandar askatasunaren alde borrokatzeari ekin ziotelarik.

1798an Wolfe Tone bera eta Bompard almirantearen agintepean zeuden 3.000 gizonekin bat britainiarren aurka jazarri eta 1798ko Irlandako matxinada jazo zen. Britainiar itsasuntzi eskuadroi batek euren itsasuntziak Lough Swillyen hondoratu eta Wolfe Tone preso hartu zuten. Dublinera eramana izan zen, han epaitu, zigortu eta heriotzera kondenatua izan zen, halere 1798ko azaroaren 19an bere exekuzioa baino lehen bere buruaz beste egin zuen.