Tess (filma)
Tess 1979ko Roman Polański poloniar-frantziar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Thomas Hardy idazlearen Tess of the d'Urbervilles eleberrian oinarritua dago. Bertan, Nastassja Kinski, Peter Firth eta Leigh Lawson aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 3 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Pierre Guffroy eta Jack Stephens), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Geoffrey Unsworth eta Ghislain Cloquet) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Anthony Powell). Bestalde, 3 César Sari (Zuzendari onena, Argazkigintza onena eta Film onena), BAFTA Sari bat (Argazkigintza onena) eta 2 Urrezko Globo Sari (Atzerritar filma onena eta Urteko izar berria: Nastassja Kinski) ere irabazi zituen.
Nahiz eta filmaren argumentua edo istorioa Hego-mendebaldeko Ingalaterran girotua egon, filma Bretainiako Locronan udalerrian eta Le Leslay udalerriko Beaumanoir gazteluan, Normandiako La Hague lurmuturran (Cherbourg hiritik hurbil) eta Pas-de-Calais departamenduko Condette udalerrian filmatu zen. Polanskik filma hau filmatzeko arrazoia bere bikotea izan zen Sharon Tatek hil aurretik (Charles Mansonen Familia zeritzon taldeak eraila) Tess of the d'Urbervilles eleberriaren kopia bat eman eta harekin filma bat gauzatu zitekela aipatu ziola izan zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego-mendebaldeko Ingalaterra, Viktoriar Aroa, Dorset konderriko landa. Durbeyfield familia apalak D'Urberville klan entzutetsuaren oinordekoak direla jakin berri du. Durbeyfieldarren alaba gazte eta ederra, Tess, bere senide aberatsekin harremanetan jartzeko D'Urbervilledarren etxaldera bidalia da. Horrela, Tess xaloak bere bizitzako maitasuna topa dezakeen ilusio eta sedukzio joko batean barneratuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nastassja Kinski: Tess Durbeyfield
- Peter Firth: Angel Clare
- Leigh Lawson: Alec Stokes-d'Urberville
- John Collin: John Durbeyfield
- Rosemary Martin: Durbeyfield andrea
- Carolyn Pickles: Miriam
- Richard Pearson: Marlotteko bikarioa
- David Markham: Clare erreberendoa
- Pascale de Boysson: Clare andrea
- Suzanna Hamilton: Izz Huett
- Caroline Embling: Retty
- Tony Church: Parson Tringham
- Lesley Dunlop: Oilategiko neska
- Sylvia Coleridge: D'Urbervillego andrea
- Fred Bryant: Crick esne-saltzailea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979ko filmak
- Roman Polańskik zuzendutako filmak
- Roman Polańskik idatzitako filmak
- Gérard Brachek idatzitako filmak
- Nastassja Kinskik antzeztutako filmak
- Peter Firthek antzeztutako filmak
- Leigh Lawsonek antzeztutako filmak
- David Markhamek antzeztutako filmak
- Suzanna Hamiltonek antzeztutako filmak
- Arielle Dombaslek antzeztutako filmak
- Maryline Evenek antzeztutako filmak
- Pascale de Boyssonek antzeztutako filmak
- Jacques Mathouk antzeztutako filmak
- Richard Pearsonek antzeztutako filmak
- Claude Berrik ekoitzitako filmak
- Frantziako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Viktoriar Aroan girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak
- Atzerriko hizkuntzako film onenaren Urrezko Globo saridunak