Tenia
Itxura
Tenia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Platyhelminthes |
Klasea | Cestoda |
Ordena | Cyclophyllidea |
Familia | Taeniidae |
Generoa | Taenia Linnaeus, 1758
|
Tenia (Taenia) ziklofilidoen ordenako zenbait bizkarroi zestodoren izena da. Oro har, gizakiaren eta etxeko animalien digestio aparatuan bizi dira, baina arrainen barruan ere izaten dira. Gorputza xingola itxurakoa dute, eraztun formako segmentuez eratua. Neurriz alde handia izan dezakete; badira 1 mm luzekoak eta 15 m luzekoak. Mota batzuk hermafroditak dira eta segmentu bakoitzean dituzte sexu arra eta emea.
Gizakia infektatzen dutenean teniasi izeneko gaitza eragiten dute.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taenia crassiceps
- Taenia pisiformis
- Behi-tenia edo tenia kakogabea (Taenia saginata)
- Zizare-nagusi edo txerri-tenia (Taenia solium)
- Taenia taeniaeformis
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.