Tateyama (Chiba)
Tateyama 館山市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Chiba | ||
Izen ofiziala | 館山市 | ||
Jatorrizko izena | 館山市 | ||
Posta kodea | 294-8601 | ||
Herriburua | Tateyama Domain (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°59′48″N 139°52′12″E / 34.99658°N 139.86997°E | ||
Azalera | 110,22 km² | ||
Mugakideak | Minamiboso (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 44.692 (2021eko martxoaren 1a) −2.772 (2015) | ||
Dentsitatea | 406 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1939ko azaroaren 3a | ||
Telefono aurrizkia | 470 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Bellingham | ||
http://www.city.tateyama.chiba.jp/ |
Tateyama (japonieraz: 館山市 Tateyama-shi ) Japoniako hiria da, Chiba prefeturan dagoena. 2012ko erroldaren arabera 48.775 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tateyama Bōsō penintsularen hegoaldeko muturrean kokaturik dago. Bere lurretako Sunosaki lurmuturrak Tokioko Badia du mendebaldean eta Ozeano Bareko urak ekialdean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo Tateyamako lurrak Awa probintziaren parte izan ziren Sengoku Aroan eta Satomi leinuak Tateyamako gaztelutik gobernatzen zuen probintzia osoa.
Meiji berrezarkuntzan Chiba prefeturan sartu eta 1889an herri bihurtu zen, eta 1939an hiri estatusa lortu zuen. 1954ean inguruko lau herri bereganatu zituen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tateyamaren ekonomia arrantzan, baratzetan eta turismoan oinarritzen da. Tokiotik gertu egonik hiriburukoen hondartza eta surf herria bihurtu da, horregatik hotel asko eraiki dira kostaldean.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tateyamako gaztelua
- Awa santutegia
- Nambo Paradise lorategi botanikoak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sunosaki lurmuturra.
-
Nambo Paradise lorategi botanikoak.
Senidetutako hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yoshiki Hayashi (1965- ) japoniar musikaria da. "X Japan" taldearen sortzailea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala