TUVISA
- Artikulu hau Gasteizko Udalako enpresa publikoari buruzkoa da; Gasteizko hiriko autobus sareari buruzkoa beste hau da: «Gasteizko Hiri Garraioa».
TUVISA | |
---|---|
Datuak | |
Mota | garraio enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Gasteizko Udala |
webgune ofiziala |
Gasteizko Hiri Garraioa, S. A. (euskaraz) edo Transportes Urbanos de Vitoria-Gasteiz, S. A. (gaztelaniaz) —sigletan: TUVISA— Gasteiz hiriko enpresa publiko bat da, hiriko autobusak kudeatzeaz arduratzen dena.
Hamar bat lineak osatzen dute, egunekoak zein gauekoak, tranbiaren ondoan bidaiariak hiriko hainbat lekuren artean mugitzea errazten dutenak.
Ibilgailuak erraz identifika daitezke haien kolore gris nahiz berdeengatik, hiriaren armarria atzealdean daukatela.
TUVISAren flota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun TUVISAk hiru mota ezberdinetako autobusak ditu: dieselezkoak, hibridoak eta elektrikoak. Konprimatutako gas naturaleko bus bat izan zuen TUVISAk 1996tik 1998ra.
Diesel/Gasolina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mercedes-Benz O530
- Mercedes-Benz O530 EIII
- Mercedes-Benz O530 E4
- Mercedes-Benz O530 GN E4 (Artikulatua)
- Mercedes-Benz O530 E4 NOX
- MAN NL263F
- Mercedes-Benz O530 E5
- Mercedes-Benz O530 GN E6 (Artikulatua)
Hibridoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vectia Veris 12
Elektrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irizar ieTram 12
- Irizar ieTram 18
TUVISAren autobus sarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguneko lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru lineak hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotzen dute, eta beste hiruk ekialdea eta mendebaldea. Gainerako hirurek hiria inguratzen dute (bik erdigunetik hurbilagotik eta besteak kanporagotik), gainontzeko lineak elkarrekin lotuz. Egitura hau bidaiariek linea aldaketak egin ditzaten errazteko pentsatuta dago.
Lineak honakoak dira:
- L1. Zirkularra: Hiriaren erdigunea inguratzen duen lineetako bat da. Erlojuaren orratzen noranzkoan doa, eta hurrengo auzoak lotzen ditu: Lovaina, San Martin, Koroatzea, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Done Jakue, Judimendi, Babesgabeak eta Zabalgunea.
- L2. Periferikoa: Linea honek ere erdigunea inguratzen du, baina kanporagotik, ingurabide zaharra jarraituz. Autobusak bi noranzkoetan ditu. Auzo hauek lotzen ditu: Mendizorrotza, Ariznabarra, Zabalgana, Txagorritxu, Gazalbide, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Santa Luzia eta Adurtza. 2021. urtean BEI linea berriaren antolakuntza egin zen, eta ibilbideak eta geltoki batzuk aldatu ziren lekuz.
- L3. Betoñu-Zumakadia: Linea hau hiriaren iparraldetik hegoaldera doa, hiriaren ekialdean barrena. Bi noranzkoetan ditu autobusak, baina noranzko bakoitza kale ezberdinetatik doa. Betoñuko industrialdea lotzen du hiriaren erdigunearekin eta Adurtza auzoarekin. Aranbizkarra, Anglo-Vasco, Judimendi eta Babesgabeak auzoak ere zeharkatzen ditu.
- L4. Lakua-Mariturri: Iparraldetik hegoaldera doa linea hau ere, Arriaga-Lakua Mariturrirekin lotuz. Bi noranzkoetan mugitzen dira autobusak, Alde Zaharra inguratzen duenean eta Lakuako eta Mariturriko muturretan salbu. Linea honek Ibaiondo eta Pilar auzoei ere ematen die zerbitzua iparraldean, eta Ariznabarra auzoari eta Armentia herriari hegoaldean.
- L5. Salburua-Elejalde: Hiriaren ekialdea eta mendebaldea lotzen ditu. Kale beretatik doa bi muturretan, baina erdigunean Salburutik Sansomendirako noranzkoa Alde Zaharraren iparraldetik doa, eta aurkako noranzkoa hegoaldetik. Salburua, Arantzabela, Sansomendi eta San Martin auzoak erdigunearekin lotzen ditu. Ehari-Gobeuko industrialdeari ere ematen dio zerbitzua. Linea honek hainbat adar ditu mendebaldean: bat Aztegieta herriarekin lotzen du, eta beste bik Jundizko industrialdeari ematen diote zerbitzua.
- L6. Zabalgana-Arkaiate: Linea honek ere ekialdea eta mendebaldea lotzen ditu, baina kasu honetan hegoalderagotik. Erdigunearekin lotzen ditu lau auzo: alde batetik, Zabalganeko hegoaldeko auzo berria eta Ariznabarra; eta, bestetik, Salburua eta Arana.
- L7. Borinbizkarra-Salburua: Linea honek hego-ekialdea eta ipar-mendebaldea lotzen ditu, bi noranzkoetan.
- L8. Unibertsitatea: Linea hau L1 linearen aurkako noranzkoa da izatez, baina ez du harekin bat egiten kale guztietan. Linea honek EHUren Arabako campusari ere ematen dio zerbitzua.
- L9. Gamarra-Zumakadia: Linea honek L3 linearen ibilbide bera egiten du hiriaren hegoalde eta erdigunean, baina beste ibilbide bat dauka iparraldean. Zuzenean Gamarra herrira iristen da, Gamarrako industrialdea zeharkatuz.
- L10. Aldaia-Larrein: Linea honek ekialde-mendebalde norabidean zeharkatzen du hiria, eta Aldaia auzoa Larrein auzoarekin lotzen du.
Gaueko lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauez aritzen diren lineei dagokienez, Gautxori deritzon sistema dago indarrean. 30 edo 60 minutuko maiztasuna daukaten 6 linea daude:
- G1. Lakua-Abetxuku: Gasteizko Katedral Berritik abiatu eta Lakua-Arriaga eta Abetxukura iristeko balio du, Zaramagatik pasatuz.
- G2. Adurtza-Errekaleor: Babesgabeen plazatik irten eta Errekaleor auzoraino iristen da, Adurtza zeharkatuz. Ondoren Salburuko Izarra eta Santo Tomas auzoetara doa, eta itzulerako bidea egiten du Arantzabelatik.
- G3. Armentia-Zabalgana: Erdigunetik Armentia eta Zabalganera iristeko balio du. Itzulera Aldaia eta San Martinetik egiten dute.
- G4. Sansomendi-Lakua: Hiriaren erdigunea Sansomendi eta Lakuabizkarra inguruneekin lotzen ditu.
- G6. Salburua-Aranbizkarra: Linea hau Salbururaino iristen da.
Kendutako lineak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Aldaiako anezka kendu zen 10. linea funtzionamenduan sartzen hori dela eta lanzaderaren ibilbidea egiten du
2014an Alde Zaharraren linea kendu zen Alde Zaharrean hobekuntzak egon direlako. Eta ere Gautxoriko 5. linea kendu zen eta bere ibilbidea egiten du oraingo G1 Lakua-Abetxuko
2009ko urriaren amaierako kendu ziren hemengo behealdeko lineak.
- 1 linea - Zirkunbalazio 1
- 2 linea - Zirkunbalazio 2
- 3 linea - Abetxuko-Katedral
- 4 linea - Zaramaga-Katedral
- 5 linea - Gamarra-Prado
- 6 linea - Júndiz-Nafarroako Erreginak
- 7 linea - Aranbizkarra-Sansomendi
- 8 linea - Arana-Sansomendi
- 9 linea - Armentia-Errekaleor
- 10 linea - Asteguieta-Campo de los Palacios
- 11 linea - El Salvador Hilerria
- 12 linea - Pilar-Lakua-Katedral
- 14 linea - Donosti-Katedral
- 15 linea - Alde Zaharra
- 16 linea - Periferika 1
- 17 linea - Periferika 2
- 18 linea - Salburua-Zabalgana
2008ko abenduan tranbiaren irekiatzerekin kendu zen 13. linea Txagorritxu-Katedral kendu zen autobusa eta tranbiaren ibilbideak ia berdinak zirelako.
BEi sistema berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BEi, edo Bus Elektriko Iraunkorra, TUVISAk kudeatutako mugikortasun-sistema berria da, non tranbiaren eta busen sistemak nahasten dituen linea efizienteagoak eta azkarragoak izateko. Hau 2018. urtean argitaratu zen, baina handik urte batzuetara arte ez ziren lanak hasi.
Sistema honen xedea IAB (Igarotze Azkarreko Bus) errepideetan oinarritzen da, non bakarrik autobusak ibili ahal diren, eta semaforoak haiei ematen dieten lehentasuna. Bestalde, tranbiaren balidazio-sistema ere berreskuratzen da, horren ondorioz ordutegiak egonkorragoak izateko.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BEI sistemaren funtzionamendua tranbia eta busaren arteko nahasketa da, non helburua bien abantailak elkartzea den. Horretarako, autobus hauetara sartzeko markesinetan balidatu behar da txartela (BAT, BARIK ala MUGI) eta, hortik aurrera, autobusera sartu edozein ateetatik.
Eskudiruzko txartelak eros daitezke, markesinetan dauden birkargatzaileetan.
Linea honetako autobusetara sartzeko bakarrik azaldutako moduan egin ahal da, barruan ezin baita balidatu txartela, ezta tiketak erosi ere.
Markesina berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BEI linearen markesina guztiak aldatu ziren 2021. urtean, itxura eta baliabideak aldatuz. Haien estruktura itxura modernoago batera moldatuta daude, non denbora-maiztasunak hobeto ikus daitezkeen (kanpotik, ”minutrans”-arekin eta barruan, pantailan). Barnean, BAT txartela birkargatzeko edota diruarekin tiketak erosteko makinak daude. Gehienetan dirua zein txartela erabil daiteke, baina batzuetan soilik txartela.
Bakarrik BAT txartelak onartzen ditu; BARIK eta MUGI txartelak diru-saldoa ikusteko soilik erabil daitezke.
Ibilbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BEI linearen ibilbideak 2A eta 2Brenak dira, aurrekoen atal batzuk aldatuz eta geltoki batzuk lekuz aldatuz.
Oinezkoekiko lehentasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BEI ibilbideak tranbiaren moduko lehentasuna irabazten du oinezkoekiko ia linea osoan. Horretarako, ibilbideen zebrabideek berdeztatutako markak dituzte, autobusa lehentasunezkoa dela ohartarazten dutenak.
Autobusek daukate lehentasuna eremu hauetan, orduan, tranbiarekin gertatzen den bezala, itxaron egin behar da hura pasatu arte. Bestalde, busek badaukate tranbiaren moduko txirrina ohartarazteko.