Tórshavn
Tórshavn Tórshavn Thorshavn | ||
---|---|---|
herria | ||
Administrazioa | ||
Region of the Faroe Islands | Streymoy | |
Municipality of the Faroe Islands | Tórshavn Municipality | |
Izen ofiziala | Tórshavn Thorshavn | |
Jatorrizko izena | Tórshavn Thorshavn | |
Posta kodea | FO 100 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 62°00′N 6°47′W / 62°N 6.78°W | |
Azalera | 117 km² | |
Altuera | 24 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 13.326 (2019ko urtarrilaren 1a) 203 (2018) | |
Dentsitatea | 114 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | X. mendea | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Asker, Garðabær, Reykjavik, Mariehamn, Birkerød Municipality (en) , Riolunato, Jakobstad, Kopenhage, Helsinki, Nuuk, Oslo, Stockholm udalerria eta Esbjerg | |
torshavn.fo |
Tórshavn (danieraz Thorshavn) Faroe uharteetako hiriburua eta hiri handiena da. Streymoy uhartearen ekialdean dago. Hiriaren populazioa 12.582 biztanlekoa da baina metropoli eremua 19.000raino iristen da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danierazko Thorshavn izenak Thor eskandinaviar mitologiako jainkoa eta havn kaia lotzen ditu, "Thorren kaia" esan nahiko du, beraz. Armarrian bertan ere Thorren sinbolo Mjölnir mailua ageri da. Hala ere, badirudi uhartera iritsi zen Thor izeneko norbaitek izena eman ziola.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tinganes penintsulan ezarri zen lehen finkalekua. Mendebalderantz bi muinok inguratzen dute herria, iparraldean Húsareyn (347 m) eta hegoaldean, Kirkjubøreyn (350 m).
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Tórshavn, 1961-1990) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.3 | 5.5 | 5.9 | 7.2 | 9.1 | 11.3 | 12.5 | 12.8 | 11.2 | 9.4 | 6.7 | 5.8 | 8.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 3.6 | 3.8 | 4.9 | 6.9 | 9.0 | 10.3 | 10.6 | 9.1 | 7.5 | 4.8 | 3.8 | 6.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 1.5 | 1.5 | 2.6 | 4.8 | 7.0 | 8.3 | 8.5 | 7.1 | 5.4 | 2.7 | 1.6 | 4.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 153 | 113 | 137 | 93 | 72 | 67 | 81 | 88 | 142 | 177 | 143 | 171 | 1437 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 22 | 17 | 21 | 16 | 13 | 12 | 13 | 13 | 18 | 22 | 21 | 22 | 210 |
Eguzki orduak | 14 | 36 | 71 | 106 | 124 | 125 | 111 | 98 | 80 | 49 | 20 | 7 | 841 |
Hezetasuna (%) | 90 | 89 | 89 | 87 | 88 | 88 | 90 | 90 | 90 | 90 | 89 | 90 | 89.2 |
Iturria: NOAA [1][2] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thorshavn izen paganoak adierazten du X. mendea baino lehenago sortua izan zela, kristautasuna uharteetara iritsi aurretik.
Faroetako (Færeyinga Saga) sagak kontatzen duenaren arabera, Harald I.a norvegiar tiranoarengandik ihesi, irla haietara iritsi zirenek sortu zuten Tórshavn 825ean: ting deritzan parlamentua eratu zutela aditzera ematen du Tinganes penintsularen izenak, baina ez dago horren aztarnarik, izena baino ez.
Bikingoen Aroa 1035ean bukatu bazen ere hurrengo urteetanfinkalekuuaren inguruan merkatatitza herria eratuz joan zen. XII. mendean Norvegia eta Faroe uharteen arteko merkataritza Bergenek kontrolatzen bazuen ere, 1271eko agiri batek Tórshavnek bere merkataritzaren monopolioa lortu zuen.
1580an piraten erasoak jasan izanaren ondorioz Skansin gotorlekua eraiki zen Tinganes penintsulan eta herria ekialdera eta mendebaldera zabalduz joan zen. 1709an izurriteak jo zuen Thorshavn eta ia populazio guztia galdu zen, 300 biztanetatik 250 hil baitziren. Niels Rybergen agindutara Tórshavn errekuperatzen hasi zen eta 1788.an katedrala ere eraiki zuten. 1856.an merkatua askatu eta munduarekin harremanak izaten hasi zen. Landa eremuak alokatzeko aukera izan zuen jendeak eta nahi izanez gero erostekoa ere bai. Honek jendea erakarri zuen eta populazioa nabarmen igo zen. Azkenik 1866. urtean udaletxea sortu eta Faroe uhartetako hiriburu bihurtu zen.
1909an Danimarkako merkatal hiri izendatu zuen gobernuak. XX. mendeko 20ko hamarkadan eraikitako kaiak bultzada handia eman zion hiriko merkataritzari, itsasontzi handiagoak bertara baitzitezkeen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak 19.339 biztanle ditu, haietatik 12.582 Tórshavn bertan, Hoyvík-en 3.600 eta Argir-en 2.000 inguru.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Smyril Line konpainiak ferry bidez lotzen du Tórshavn Islandia eta Danimarkarekin. Heliportu bat ere badu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tinganes penintsula: Hiriaren alde zaharra da. 500 urteko etxeak ere daude.
- Tórshavneko katedrala: XVIII. mendean eraikia.
- Skansin gotorlekua: XVI. mendekoa.
- Listasavn Føroya arte museoa: 1989. urtean irekitako museo honek Faroetako arte modernoa erakusten du.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Olafen jaiak (feroeraz Ólavsøka): Tórshavneko jai patronalak dira. Folklorez beteriko jai ikusgarriak izaten dira.
- 1983. urtetik hona "Tórshavn Jazz Festival"ek Ipar Amerika eta Europako Jazz izarrak ekartzen ditu irletara.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbola da Faroetako kirol nagusia. HB Tórshavn da Faroetako Liga gehien eskuratu dituen taldea, 22, eta B36 Tórshavnek beste 9 lortu ditu. Bertan dago Tórsvøllur futbol zelai nazionala, 6.000 ikusle hartzen dituena.
Eskubaloia eta arraunketa ere kirol arrakastatsuak dira.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Niels Ryberg Finsen (1860 - 1904), Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1903. urtean.
- Jørgen-Frantz Jacobsen (1900 - 1938), idazlea.
- William Heinesen (1900 - 1991), idazlea, konpositorea eta margolaria.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tórshavn erdigunea.
-
Tórshavn erdigunea.
-
Kai zaharra.
-
HB Tórshavn futbol taldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ TORSHAVN Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: November 15, 2012).
- ↑ Sushine data for Torshavn1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: November 15, 2012).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalaren webgune ofiziala (Faroeraz) (Ingelesez) (Polonieraz) (Errusieraz)