Sylvie Denis
Sylvie Denis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Talança, 1963ko azaroaren 10a (61 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-fikzio idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sylvie Denis (Talence, Frantzia, 1963ko azaroaren 10a) zientzia fikziozko eta fantasiazko idazle frantsesa da.
Ipuingilea eta eleberrigilea, 1988an, Solaris saria jaso zuen L'Anniversaire de Caroline ipuinarekin, 2000. urtean Rosny aîné saria Dedans, dehors ipuinarekin, eta, 2004an, Julia-Verlanger saria Haute-École liburuarekin. Saiakeragilea, kritikaria, antologia-egilea, itzultzailea eta Cyberdreams aldizkariko erredaktoreburua ere bada. Kritikak Frantziako zientzia-fikzioaren dama handi kontsideratzen du, bai esparru horretan egiten dituen jarduera ugariengatik, bai teknozientziei eta haiek giza gizarteetan duten eraginari garrantzi handia ematen dien zientzia-fikzioarekiko duen konpromisoagatik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztaroa eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint-Gaudenseko familia apal batean jaio zen Sylvie Denis. Zortzi urte zituela, Usselera joan zen.[1] Gazte-gaztetan piztu zitzaion zientzia-fikzioarekiko interesa, lehenbizi telesail bati esker, eta, gero, Fleuve Noir Anticipation bildumako liburuak aurkituta.[2]
Ingeleseko irakasle bilakatu zen.
Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen testuak 80ko hamarkadaren amaieran agertu ziren. L'Anniversaire de Caroline ipuinak Solaris saria jaso zuen 1988an, eta Jardins virtuels bere lehen bilduman agertu zen 1995ean.
1993an, Cognaceko Jean Monnet lizeora lekualdatu zuten, eta hiri horretan finkatu zen.[2]
1990eko hamarkadaren erdialdean, Cyberdreams aldizkariaren (1996an, l'Imaginaire sari handia jaso zuen) sortzaileetako bat izan zen, non azken bi zenbakietako erredaktore-buru izan baitzen, bakar-bakarrik. Greg Egan idazle australiarra Frantzian ezagutzera ematen lagundu zuen, neurri handi batean. Bildutako antologien artean, Escales 2001 aipatu behar da, zeinak biltzen baitu zientzia-fikzio frankofonoaren finena.
Garai hartan, ipuin ugari argitaratu zituen, eta ipuingile aparta da. 2000n, Rosny ainé saria jaso zuen Dedans, dehors ipuinarekin. Haren bilduma, Jardin virtuels, 2003an berrargitaratu zen Gallimard argitaletxean, asko handitutako bertsio batean (hamahiru ipuin, lehengo bosten ordez). Kritikak goresten du; Bifrostek eta Actusfek zientzia-fikzio frankofonoaren “dama handi” gisa aipatzen dute Sylvie Denis.[3][4]
Idazle profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an, irakaskuntza utzi zuen, bizia idazle gisa ateratzeko.[2]
Bere lehen eleberria, Haute-École (2004, Atalante arg.), fantasia beltzeko lan guztiz atipikoa da, hezkuntza kontzeptuari buruzko hausnarketa sakonean oinarritua. Bertan deskribatzen dira sorgin-eskolak, jarduera magiko bakar batean espezializatzera behartuta dauden ikasleekin (adibidez, “bisagra” magikoa izatea hiriko atean), argi eta garbi adierazten du Harry Potterren antitesia: bertan egiten den hezkuntza-modua kastrazio mentala da irakaskuntza baino gehiago.
Greg Egan ez ezik, zientzia-fikziozko autore anglosaxoiak ere itzuli izan ditu, hala nola, Alastair Reynolds, Catherine Asaro edo Stephen Baxter, azken biak Roland C. Wagnerrekin lankidetzan. Megan Lindholm-en (Robin Hobb) Le Dernier Magicien eleberriaren itzulpenak aho batez jaso zuen 2004ko Imaginales saria.
Bigarren eleberri heldu bat, La Saison des singes, 2007ko martxoan argitaratu zuen. Halaber, Mango argitaletxean, Autres Mondes gazte-bilduman, Les îles dans le ciel (2008) eta Phénix futur (2009) eleberriak argitaratu zituen.
2009an, Pèlerinage ipuin-bilduma argitaratu zuen.
2012an, L'Empire du sommeil argitaratu zuen, La Saison des singes-en jarraipena.
2013an, Roland C. Wagner bizikideari bizia kendu eta bera zaurituta utzi zuen istripua gertatu eta handik hilabete batzuetara, Sylvie Denis Cognac-etik (20 urte egin zituen bertan) Gers-era joan zen.
2020an, Sara Dokerekin batera, Frantziako Zientzia Fikziozko Konbentzio Nazionaleko gonbidatuetako bat izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'invité de verre, 1997. Agence Arkham ziklo kolektiboko parte da
- Haute-école, L'Atalante, 2004
- La Saison des singes, L'Atalante, 2007
- Les Îles dans le ciel, Mango jeunesse, 2008
- Phénix Futur, Mango jeunesse, 2009
- L'Empire du sommeil, L'Atalante, 2012. La saison de singes-en jarraipena
Ipuin-bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jardins virtuels, Cyberdreams, 1995. Bost ipuineko bilduma; edizio berrikusia eta handitua, "Folio SF" bilduma, 126. zk., 242 orr. (hamahiru ipuin)
- Pèlerinage, ActuSF, 2009. Bost ipuineko bilduma.
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hôtels, 1996
- Dedans, dehors (1999)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Richard Comballot. (Juillet 2021). «Science fiction , réinvention et composition : un entretien avec Sylvie Denis» Bifrost: 130..
- ↑ a b c Une Cognaçaise figure de la littérature de science-fiction Article de la Charente libre du 24 mars 2012
- ↑ Critique de Jardins Virtuels parue dans Bifrost n°31 en juillet 2003
- ↑ Jardins virtuels article d'Eric Holstein dans ActuSF
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Comballot. (Juillet 2021). «Science fiction , réinvention et composition : un entretien avec Sylvie Denis» Bifrost: 130-179..