Sutherland
Sutherland | |||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
Eskoziako kontseilu gunea | Highland | ||
Hiriburua | Dornoch | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°04′55″N 4°01′56″W / 58.08204°N 4.032167°W / 58.08204; -4.032167 | ||
Mugakideak | Ross eta Cromarty, Caithness, Ross-shire (en) eta Cromartyshire (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 12.650 (2011) |
Sutherland, gaeleraz Cataibh, Eskoziako Highland eskualdeko konderri historiko bat da. 5.252 km²-ko azalera du, eta 2001eko erroldaren arabera 13.466 biztanle zituen. Ipar-ekialdean Caithness konderriarekin muga egiten du, ekialdean Caithness eta Ipar Itsasoaren kostaldea du (Morayko fiordoa), hegoaldean Ross eta Cromarty konderri historikoa, eta mendebalde eta iparraldean berriz Ozeano Atlantikoa.
Eremu honetako udalerririk handiena Dornoch da. Bestelako udalerri nabarmenak: Bonar Bridge, Lairg, Brora, Durness, Embo, Tongue, Golspie, Helmsdale, Lochinver eta Kinlochbervie.
Historikoki konderri hay honako eremuetan banatua egon da: Dùthaich 'Ic Aoidh (ipar-mendebaldea), Asainte (Assynt) eta Cataibh (ekialdea), baina maiz Cataibh izenaz konderri osoa izendatua da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q1061313
- Multimedia: Sutherland / Q1061313