Edukira joan

Sonia Grande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonia Grande

Bizitza
JaiotzaOviedo, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaRESAD
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea, jantzi-diseinatzailea eta diseinatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0334826 Allocine: 49740 Allmovie: p213181 Edit the value on Wikidata

Sonia Grande (Oviedo, Asturias, 1964) aktorea, telebista aurkezlea eta zinemako jantzien diseinatzaile asturiarra da. Jantzirik onenaren lehen Goya saria irabazi zuen, 1999an, La niña de tus ojos filmarengatik, eta 2020an bigarren Goya saria jaso zuen Durante la guerra filmarengatik. Goya sarietarako gutxienez hamar aldiz izendatu dute. 2015ean, Arte Ederretako merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen.

Oviedon jaio zen 1964an. Arte Dramatikoko Errege (RESAD) Goi Eskolan matrikulatua.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Madrilgo Teatro Español antzokian egin zuen lan, aktore eta aldageletako laguntzaile lanetan.[1] Gerardo Vera eta bere irakasleekin (Andrea D'Odorico eszenografoa eta Miguel Narros) lan egin zuen. Haren agindupean, William Shakespeareren El sueño de una noche de verano (1986) muntaian parte hartu zuen. Urtebete geroago, Moliére-ren Los enredos de Scapin Español Antzokian.[2][3] Hasieran, kameraren aurrean ere zertxobait egin zuen, Tablón de anuncios (1986) kultura-programa aurkeztuta Televisión españolan, Aurora Redondorekin batera.

1990. urtetik aurrera, zinemako jantzien diseinuan sartu zen buru-belarri, eta harrezkero Espainiako filmografiako titulu gehienen arduraduna izan da.

1997an, lehen aldiz, jantzien diseinu hoberenaren Goya sarietarako izendatu zuten La Celestina lanarekin, eta bi urte geroago La niña de tus ojos filmarekin irabazi egin zuen. Geroago, hainbat aldiz izendatu dute La lengua de las mariposas, Los otros, La puta y la ballena, Hormigas en la boca, Lola eta Los girasoles ciegos filmekin.[4] 2009an Hollywooden hasi zen lanean Nancy Meyersen No es tan fácil filmean.[1]

Azpimarratzekoa da Espainiako zuzendari garrantzitsuenekin izandako lankidetza: Alejandro Amenábar, Pedro Almodóvar, Fernando Trueba, Icíar Bollaín eta José Luis Cuerdarekin, besteak beste. Woody Allenek ere azken bost ekoizpenetan izan du ondoan:Vicky Cristina Barcelona, Midnight in Paris, A Roma con amor eta Magia a la luz de la luna.[5] James Gray " the city of Z " eta Asghar Farhadi Todos lo saben lanean[6][4]

Sonia Grande eta Patricia Ferreira, 2022

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goya Saridunak, 2020

Sonia Grandek, gutxienez, jantzien diseinurako hamar izendapen izan ditu Goya sarietan eta bi aldiz irabazi du.

  • 1999ko Goya saria, Jantzien diseinurik onenaren kategorian, La niña de tus ojos filmarengatik.
  • 2015 Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Kultura eta Kirol Ministerioak emana[7]
  • 2020an Goya saria, Jantzien diseinurik onenaren kategorian, Mientras dure la guerra filmarengatik. [8]
  • 2022 Isaac del Rivero FICX saria[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]