Sobao
Sobao delakoa Pas haraneko produktu herrikoia da (bereziki Selaya eta Vega de Pasekoa) eta Kantabria ordezkatzen dutenen artean garrantzitsuenetakoa. Aintzineko errezetaren osagaiak ogiaren orea, azukre zuria eta gurina ziren. Aintzineko sobao pasiegoari bi arrautza, limoi azal birrindua eta anis edo ron pattarra gehitzen zitzaion. Gaur egungo sobaoa 1896an sortu zen, Enrique Diego Madrazo y Azcona doktorearen sukaldaria zen Eusebia Hernández Martínek ogi orea hirinarengatik ordezkatu zuenean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere errezetak honako osagai hauek ditu: kilo bat azukre, beste gurin kilo bat, 900 gramo irin, 12 arrautza, gatz pittin bat, limoi birrindua, ron edo anis koilarakada bat eta legamia hautsean. Azukrea eta gurina nahasi, ondoren gatza eta limoia gehitu eta oratutzen jarraitzen da. Segidan pixkanaka-piskanaka arrautzak gehitzen dira, pattar koilarakadarekin batera. Jarraian irina eta legamia gehitzen dira. Behin orea gertu izanez gero, paperezko moldeetan ezarri eta labera sartzen da, betiere gainaldeko egosketa orekatua izan dadila saiatuz.
Sobao pasiegoak 2004. urtez geroztik Ezaugarri Geografiko Babestua du.