Slavenka Drakulić
Slavenka Drakulić | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rijeka, 1949ko uztailaren 4a (75 urte) |
Herrialdea | Kroazia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Richard Swartz (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Humanities and Social Sciences, University of Zagreb (en) |
Hizkuntzak | Kroaziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, eleberrigilea, saiakeragilea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Slavenka Drakulić (Rijeka, Kroazia, 1949ko uztailaren 4a) kroaziar kazetari, idazle eta saiakeragile bat da. Jorratzen dituen gaien artean, feminismoa, komunismoa eta post-komunismoa daude.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976an Zagrebeko Unibertsitatean literatura konparatua eta soziologia gradua eskuratu zuen. 1982 eta 1992 bitarte Start eta Danas astekariaren erredaktore lanetan aritu zen eta gehien bat feminismoarekin lotutako gaien inguruan idatzi zuen. Eleberriez eta saiakera bildumez gain, hainbat komunikabideetan agertu izan da The New Republic, The New York Times Magazine, The New York Review of Books, Süddeutsche Zeitung, Internazionale, Nazioa, La Stampa, Dagens Nyheter, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Eurozine, Txioa eta Tutorea.[2] Kroazian eta Suedian bizi da egun.
2018an Slavenka Drakulić Donostian izan zen Literaktum jaialdian[3]. As if I am not there maisulanaren euskarazko itzulpena aurkeztu zuen Pasazaite argitaletxearen eskutik eta Amaia Apalauza Ollok itzulia Han ez banengo bezala izenburuarekin.[4]
Euskaraz argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Han ez banengo bezala (As if I am not there) . Pasazaite, 2018. Itzultzailea: Amaia Apaulaza Ollo.[5]
- Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko. Gerra-kriminalak auzitan. Txalaparta, 2021. Itzultzailea: Amaia Apaulaza Ollo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ “Slavenka Drakulic”, Women in European History, Nora Augustine
- ↑ Drakulic author page, The Guardian
- ↑ Literaktum. «Eztabaidak III: La escritura vigilada: literatura e historia en Europa, Slavenka Drakulić & Luisa Etxenike - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
- ↑ Queiruga, Xabier. «Pasazaite» www.pasazaite.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
- ↑ «Bortxaketaren gordinena luma sotilaz» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).