Siegfried Lenz
Siegfried Lenz (Lyck, Ekialdeko Prusia, 1926ko martxoaren 17a – Hanburgo, Alemania, 2014ko urriaren 7a) alemaniar idazle eta kazetaria izan zen. Eleberriak, kontakizunak eta saiakerak idatzi zituen, bai eta antzerki-lanak ere irratirako eta antzokietarako. 1999. urtean Goethe Saria eman zioten. Bere lanik ezagunena Die Deutschstunde (1968, Alemanezko ikasgaia) da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siegfried Lenz Lycken jaio zen, Ekialdeko Prusian, gaur eguneko Poloniako Elk hirian. Aita aduanako funtzionarioa zuen, eta gazterik hil zitzaion; amak Lycketik alde egin zuen alaba hartuta, derrigorrezko hezkuntza amaitu berri zuen semea amonarekin utzita.
Soldadu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armadarako sarbidea ematen zuten bigarren hezkuntzako ikasketak bukatuta, Bigarren Mundu Gerraren amaieran (1943) Alemaniaren Itsas Armadara (Kriegsmarine) bidali zuten.
2007ko ekainean lehenengoz argitara emandako dokumentuen arabera, badirudi 1944ko apirilaren 20an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistan (NSDAP) izena eman zuela, Alemaniako beste hainbat autore eta pertsona ezagunekin batera, hala nola Dieter Hildebrandt eta Martin Walser.[1] Alabaina, Lenzek gerora adierazi zuen Alderdiarekiko bat-egite kolektibo batean sartu zutela, bera jakitun egon gabe. Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gutxira, Danimarkara ihes egin zuen; harrapatu egin zuten, eta denbora labur batez preso izan zuten Schleswig-Holstein-en. Gero, itzultzaile jardun zuen armada britainiarrarentzat.
Ikasle, bekadun eta erredaktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra amaitu zenean, Filosofia, Ingelesa eta Literaturaren Historia ikasi zituen Hamburgeko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu aurretik, bekadun gisa lanean hasi zen Die Welt egunkarian, eta, azkenean, ikasketak bertan behera utzi zituen. 1950 eta 1951 bitartean erredaktore-lana egin zuen egunkari horretan; han ezagutu zuen Liselotte, gerora bere emaztea izango zena.
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1951n, Habichte in der Luft lehen eleberriarekin irabazitako diruarekin Kenyara joan zen, eta han ikusitakoarekin inperio britainiarraren aurkako Mau Mau matxinadari buruzko "Lukas, sanftmütiger Knecht" kontakizuna idatzi zuen. Hamburgera itzulita, handik aurrera freelance idazle moduan lan egin zuen. 47ko Taldea izeneko idazle-taldearekin bat egin zuen. Günter Grass-ekin batera, Alderdi Sozialdemokrataren alde jardun zuen, eta Willy Brandt-en Ostpolitik (Ekialdeko Politika) ildoa babestu zuen. Ekialdeko Europara hurbiltzearen aldekoa zenez, Varsoviako Itunaren sinatze-ekitaldira gonbidatu zuten (1970).
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967az geroztik Alemaniako PEN Klubeko kide izan zen. Halaber, 2003tik aurrera Düsseldorf-eko Heinrich-Heine Unibertsitateko irakasle gonbidatua izan zen, baita Hanburgoko Freie Akademie der Künste kultura-akademiako ohorezko kidea ere. 2003an, Verein für deutsche Rechtschreibung und Sprachpflege elkartearekin (Ortografia Alemanaren eta Hizkuntza Zaintzaren Elkartea) bat egin zuen, 1996ko ortografia alemanaren erreformaren aurka protesta egiteko.[2] 2010ean bigarrenez ezkondu zen, eta 2011n Elk jaioterriko ohorezko herritar izendatu zuten, zeina 1945eko Potsdam-eko Konferentzian adostutako muga-aldaketen ondorioz Polonia izatera igaro zen.
2014ko udaberrian, bere artxibategi pertsonala Literatura Alemanaren Marbach Artxibategiari utziko ziola jakinarazi zuen. Hilabete berean, irabazi asmorik gabeko fundazio bat sortu zuen Hamburgeko Barmbek barrutian, bere lana aztertzea helburu izango zuena; 2014tik aurrera, fundazio horrek Siegfried Lenz Saria ematen du.
2014ko urriaren 7an hil zen, Hamburgen, 88 urterekin.[3][4]
Hil ondoren, 1951n idatzitako Der Überläufer eleberria argitaratu zuten lehen aldiz. Bere gauzen artean aurkitu zuten; izan ere, ezinezkoa izango litzateke gerra hotzaren garaian argitaratzea, Alemaniako armadatik ihes egin eta Sobietar Batasunarenarekin bat egiten duen soldatu bati buruzkoa baita.[5]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askoren ustez, Siedfried Lenz nazionalsozialismoak alemaniarren artean eragindako samina literaturan hobekien islatu duen idazleetako bat da. Bere eleberri gehienetan heroismoa, erruduntasuna, betebeharraren eskakizunak eta gizakien halabehar tragikoa lantzen ditu; adibidez, Es waren Habichte in der Luft (1951, Aztoreak zebiltzan zeruan), So zärtlich war Suleyken (1955, Zein ederra zen Suleyken!) eta Die Deutschstunde (1968, Alemanezko ikasgaia) lanetan, beste batzuen artean. Bere eleberri kafkiano laburretan ere atzera begirako analisi berbera erabiltzen du sarritan. Antzerki-lanak ere idatzi zituen: Zeit der Schuldlosen (1961, Errugabeen garaia); Aurpegia (1963); Toldi inspektorea; Galera (1991) eta Proba akustikoa (1993). XX. mendearen azken urteetan, Alemaniako irrati eta telebistako kazetari iruzkingile zorrotza bilakatu zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Es waren Habichte in der Luft, 1951
- Duell mit dem Schatten, 1953
- Das Kabinett der Konterbande, 1956
- Der Mann im Strom, 1957
- Brot und Spiele, 1959
- Stadtgespräch, 1963
- Deutschstunde, 1968
- Das Vorbild, 1973
- Heimatmuseum, 1978
- Der Verlust, 1981
- Exerzierplatz, 1985
- Die Klangprobe, 1990
- Die Auflehnung, 1994
- Ludmilla, 1996
- Arnes Nachlaß, 1999
- Fundbüro, 2003
- Schweigeminute, 2008
Kontakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- So zärtlich war Suleyken, 1955
- Jäger des Spotts. Geschichten aus dieser Zeit, 1958
- Lukas, sanftmütiger Knecht, 1958
- Das Feuerschiff, 1960
- Stimmungen der See, 1962
- Lehmanns Erzählungen, 1964
- Der Spielverderber, 1965
- Leute von Hamburg, 1968
- Wie bei Gogol, 1973
- Der Geist der Mirabelle, 1975
- Einstein überquert die Elbe bei Hamburg, 1975
- Ein Kriegsende, 1984
- Das serbische Mädchen, 1987
- Zaungast, 2004
Antzerki-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Das schönste Fest der Welt, 1956
- Zeit der Schuldlosen, 1961
- Das Gesicht, 1964
- Haussuchung, 1967
- Die Augenbinde, 1970
- Drei Stücke, 1980
Hitzaldiak eta saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beziehungen, saiakera, 1970
- Die Herrschaftssprache der CDU, hitzaldia, 1971
- Verlorenes Land - Gewonnene Nachbarschaft, hitzaldia, 1971
- Elfenbeinturm und Barrikade. Erfahrungen am Schreibtisch, saiakerak, 1983
- Über das Gedächtnis. Reden und Aufsätze, hitzaldiak eta saiakerak, 1992
- Über den Schmerz, saiakera, 1998
- Mutmaßungen über die Zukunft der Literatur, saiakera, 2001
- Selbstversetzung, saiakerak, 2006
Elkarrizketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gespräche mit Manès Sperber und Leszek Kołakowski, 1980
- Über Phantasie: Gespräche mit Heinrich Böll, Günter Grass, Walter Kempowski, Pavel Kohout, 1982
Haur-literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- So war das mit dem Zirkus, haur-liburua, 1971
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siegfried Lenz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ .
- ↑ Claudia Ludwig, "Siegfried Lenz unterzeichnet die Resolution für die Wiederherstellung der Rechtschreibeinheit" Deutsche Sprachwelt. Accessed 7 October 2014.
- ↑ .
- ↑ Siegfried Lenz: Novelist and playwright who played a key part in the generation of writers who studied the rise of Nazism
- ↑ .