Serie A
Itxura
Italiako futbol liga Serie A | |
---|---|
Antolatzailea | Lega Serie A |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1898 1929 (oraingo formatua) |
Eremua | Italia |
Taldeak | 20 |
Maila | 1 |
Jeitsiera | Serie B |
Garaipen gehien | Juventus FC (36 Liga) |
Txapelduna | Inter Milan (2023-24) |
Webgunea | www.legaseriea.it |
Serie A Italiako gizonezkoen futbol liga nagusia da, gaur egungo formatuarekin 1929an sortua. Lehen Maila honetan 20 talde lehiatzen dira elkarren aurka, Serie B delakoan (Bigarren Maila) 22 dagoelarik. Juventus, Inter eta AC Milan aldi gehienez txapeldun gelditutako klubak dira, Europa mailan ere hoberenen artean daudenak.
UEFAren azken sailkapenaren arabera*, laugarren ligarik onena da Premier League, La Liga eta Bundesligaren ostean.
Podiuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen maila (1898-1929)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeetan multzoak osatzen ziren eta ondoren eremu bakoitzeko txapeldunen artean jokatzen zen txapelketaren titulua, hainbat formaturekin.
- (luz), luzapenaren ondoren
- ¹ Lehenengo aldiz 9 taldetako liga bakarra eratu zen eta Interrek eta Pro Vercellik berdinduta bukatu zuten. Bien arteko play-offa jokatu eta emaitza 10-3koa izan zen milandarren alde.
- ² Txapelketa ez zen bukatu Italia Lehen Mundu Gerran sartu zelako. 1919an Italiako Futbol Federazioak Genoa Cricket & AC izendatu zuen 1914-15eko txapeldun.
- ³ 1922an bi txapelketa jokatu ziren. FIGC Federazioarena Novesek irabazi zuen eta CCI Federazio sortu berriarena Pro Vercellik.
- ⁴ Torinok txapelketa irabazi baina FIGC erakundeak titulurik gabe utzi zuen Juventusen aurkako partida erosi izanagatik.
Serie A (1930- )
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liga formatuan jokatzen da.
- ⁵ 1944ko liga Bigarren Mundu Gerra garaian jokatu zen eta Speziak finala Bolognaren aurka jokatu zuen, bi partidatan 2-0 irabaziz (4-0 guztira). Berez Iparraldeko Italiako taldeek hartu zuten parte eta horregatik Italiako Federazioak ez zuen Speziaren garaipena onartu 2002 arte. Dena dela apaindurazko titulutzat jo ohi da.
- ⁶ 1963-64 denboraldian Bolognak eta Inter Milanek berdinduta bukatu zuten eta bien arteko partidak erabaki zuen txapelduna. Bolognak 2-0 irabazi zuen.
XXI mendeko ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ⁷ 2004-05 denboraldian hasiera batean Juventus FC irabazletzat eman zen. Gerora, Juventus taldea tartean zegoen Italiako futbol partiduetako azpijokoari buruzko eskandalua eta sententziaren ondorioz Italiako Justizia Auzitegia eta FIGC erakundeak Juventusi titulua kendu zion. Ondorioz denboraldia irabazlerik gabe gelditu zen.
- ⁸ 2005-06 denboraldian hasiera batean Juventus taldea irabazle izan zen, halere Italiako futbol partiduetako azpijokoei buruzko sententziaren ondorioz Italiako Justizia Auzitegia eta FIGC erakundeak Juventus titulurik gabe utzi zuten. Txapelketaren titulua hirugarren postuan amatiu zuen Milango Inter taldeari eman zitzaion eta bigarren mailara jeitsiarazi zuten.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Txapeldun | Bigarren | Irabazitako edizioak |
---|---|---|---|
Juventus FC | 1905, 1926, 1931, 1932, 1933, 1934, 1935, 1950, 1952, 1958, 1960, 1961, 1967, 1972, 1973, 1975, 1977, 1978, 1981, 1982, 1984, 1986, 1995, 1997, 1998, 2002, 2003, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020 | ||
FC Internazionale Milano | 1910, 1920, 1930, 1938, 1940, 1953, 1954, 1963, 1965, 1966, 1971, 1980, 1989, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2021, 2024 | ||
AC Milan | 1901, 1906, 1907, 1951, 1955, 1957, 1959, 1962, 1968, 1979, 1988, 1992, 1993, 1994, 1996, 1999, 2004, 2011, 2022 | ||
Genoa Cricket & FC | 1898, 1899, 1900, 1902, 1903, 1904, 1915, 1923, 1924 | ||
Torino FC | 1928, 1943, 1946, 1947, 1948, 1949, 1976 | ||
Bologna FC | 1925, 1929, 1936, 1937, 1939, 1941, 1964 | ||
USC Pro Vercelli | 1908, 1909, 1911, 1912, 1913, 1921, 1922 (CCI) | ||
AS Roma | 1942, 1983, 2001 | ||
SSC Napoli | 1987, 1990, 2023 | ||
SS Lazio | 1974, 2000 | ||
ACF Fiorentina | 1956, 1969 | ||
Cagliari Calcio | 1970 | ||
AS Casale | 1914 | ||
US Novese | 1922 (FIGC) | ||
Hellas Verona FC | 1985 | ||
UC Sampdoria | 1991 |
Hirika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Turin | Juventus FC (36), Torino FC (7) | |
Milan | FC Internazionale Milano (20), AC Milan (19) | |
Genova | Genoa Cricket & FC (9), UC Sampdoria (1) | |
Vercelli | USC Pro Vercelli (7) | |
Bologna | Bologna FC (7) | |
Erroma | AS Roma (3), SS Lazio (2) | |
Napoli | SSC Napoli (3) | |
Florentzia | ACF Fiorentina (2) | |
Cagliari | Cagliari Calcio (1) | |
Casale Monferrato | AS Casale (1) | |
Novi Ligure | US Novese (1) | |
Verona | Hellas Verona FC (1) |
Jokalari nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]FIFAko munduko futbolaririk onenak:
- Lothar Matthäus: 1991 (FC Internazionale Milano)
- Marco van Basten: 1992 (AC Milan)
- Roberto Baggio: 1993 (Juventus FC)
- George Weah: 1995 (AC Milan)
- Ronaldo: 1997 (FC Internazionale Milano)
- Zinedine Zidane: 1998, 2000 (Juventus FC)
- Ronaldo: 2002 (FC Internazionale Milano)
- Fabio Cannavaro: 2006 (Juventus FC)
- Kaká 2007 (AC Milan)
2022-23 denboraldiko taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Hiria | Estadioa | Entrenatzailea |
---|---|---|---|
Atalanta BC | Bergamo | Atleti Azzurri d'Italia | Gian Piero Gasperini |
Bologna FC | Bologna | Renato Dall'Ara | Siniša Mihajlović |
US Cremonese | Cremona | Stadio Giovanni Zini | Massimiliano Alvini |
Empoli FC | Empoli | Stadio Carlo Castellani | Paolo Zanetti |
ACF Fiorentina | Florentzia | Artemio Franchi | Vincenzo Italiano |
Hellas Verona FC | Verona | Marcantonio Bentegodi | Gabriele Cioffi |
FC Internazionale Milano | Milan | Giuseppe Meazza | Simone Inzaghi |
Juventus FC | Turin | Juventus Stadium | Massimiliano Allegri |
SS Lazio | Erroma | Olimpico di Roma | Maurizio Sarri |
US Lecce | Lecce | Stadio Via del Mare | Marco Baroni |
AC Milan | Milan | San Siro | Stefano Pioli |
AC Monza | Monza | Stadio Brianteo | Giovanni Stroppa |
SSC Napoli | Napoli | San Paolo | Luciano Spalletti |
AS Roma | Erroma | Olimpico di Roma | José Mourinho |
US Salernitana 1919 | Salerno | Stadio Arechi | Stefano Colantuono |
UC Sampdoria | Genova | Luigi Ferraris | Marco Giampaolo |
US Sassuolo Calcio | Sassuolo | Alberto Braglia | Alessio Dionisi |
Spezia Calcio | La Spezia | Stadio Alberto Picco | Luca Gotti |
Torino FC | Turin | Stadio Olimpico | Ivan Jurić |
Udinese Calcio | Udine | Stadio Friuli | Andrea Sottil |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Italiako Ligaren webgune ofiziala