Sendim (Miranda do Douro)
Sendim | |||
---|---|---|---|
freguesia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Bragantza | ||
Portugalgo udalerria | Miranda do Douro | ||
Freguesia | Sendim e Atenor | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°23′22″N 6°25′33″W / 41.3894°N 6.4258°W | ||
Azalera | 58,93 km² | ||
Demografia |
Sendim (mirandesez: Sendín) Miranda do Douroko herri bat da eta freguesia ohia da. 38,31 km² azalera du, eta 2011ko erroldaren arabera 1366 biztanle ditu, (35,7 h / km² dentsitatea).Sendim freguesia 2012/2013ko berrantolaketa administratiboaren ondorioz desargertu zen[1], bere gaur egun Sendim eta Atenor Parrokien Batasunean integratuta dago.
1989an herri bilakatu zen, eta mirandesa hitz egiten den eremuan kokatzen da. Sindina izeneko aldaera erabiltzen dute.
Sendim Trás-os-Monteseko Mirandako goi -lautadan dago, Portugal barnealdean
Sendim freguesia Dueroko Nazioarteko Parke Naturalaren parte da, fauna eta floran aberatsa den eremua. Duero ibaitik kilometro batzuetara kokatutako herria da eta, horregatik, itsaslabarrekin identifikatzen da, "Capital das Arribas" deitzen baitzaio. Ibaiaren ertzak osatzen dituzten arrokek ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte.
Ibaiaren ondoan kai bat aurki daiteke.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sendimeko fraguesiako biztanleria [2] | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1864 | 1878 | 1890 | 1900 | 1911 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
1 176 | 1 374 | 1 273 | 1 496 | 1 524 | 1 524 | 1 556 | 1 767 | 1 827 | 1 983 | 1 550 | 1 669 | 1 393 | 1 432 | 1 366 |
Jarduera ekonomikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sendimen jarduera nagusi bat nekazaritza da. Sendimek Ribadouroko Nekazaritza Kooperatiba du eta bertan Pauliteiros, Lhengua eta Medalhado Ribeira do Corso ardoak ekoizten dira. Merkataritza, zerbitzu eta eraikuntza zibilari dagokionez ere jarduerak daude.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- António Maria Mourinho (1917-1996), etnografo, etnologo eta arkeologoa.
- Amadeu Ferreira (1950-2015), idazle, itzultzaile, irakasle, abokatu eta hizkuntza-aktibista.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lei n.º 11-A/2013, de 28 de janeiro: Reorganização administrativa do território das freguesias. Anexo I. Diário da República, 1.ª Série, n.º 19, Suplemento, de 28/01/2013.
- ↑ Instituto Nacional de Estatística (Recenseamentos Gerais da População) - https://www.ine.pt/xportal/xmain?xpid=INE&xpgid=ine_publicacoes