Sarah Judith de Castro
Itxura
Sarah Judith de Castro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1752 |
Heriotza | Stoke Newington (en) , 1824ko maiatzaren 23a (71/72 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Daniel de Castro (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Sarah Judith de Castro (1752 – Stoke Newington, 1824ko maiatzaren 23a) ingeles margolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]David de Castroren alaba bakarra, 1752an jaio zen. 1761ean aita hil zitzaion, eta 1766an, hamalau urte zituela, bere osaba Daniel de Castrorekin ezkondu zen. Baliteke haien ezkontzak de Castro familiaren barruan dirua gordetzeko asmoa izatea[1][2].
Loreak irudikatzen zituzten margolanak erakutsi zituen Royal Academy of Artsen 1777an eta 1778an. Margolanen bat gaur arte iraun badu, identifikatu gabe dago[1].
Tilly Kettlek egindako Sarah Judith eta Daniel de Castroren erretratuak Londresko Judu Museoan daude[1].
1824ko maiatzaren 23an hil zen Stoke Newingtonen[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Rubinstein, William D.; Jolles, Michael A.; Rubinstein, Hillary L. (2011). The Palgrave Dictionary of Anglo-Jewish History. Palgrave Macmillan ISBN 978-1-403-93910-4..
- ↑ (Ingelesez) Hyman, Louis. (1972). Jews of Ireland: From Earliest Times to the Year 1910. London, Jerusalem: The Jewish Historical Society of England; Israel Universities Press, 32-34, 297 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- ↑ (Ingelesez) Rubens, Alfred. (1953). «Francis Town of Bond Street (1738-1826) and his family: With Further Notes on Early Anglo-Jewish Artists» Transactions (Jewish Historical Society of England) 18: 89-111. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |