Sankie Mthembi-Mahanyele
Sankie Mthembi-Mahanyele | |||||
---|---|---|---|---|---|
2002 - 2007 ← Thenjiwe Mtintso (en) - Thandi Modise (en) →
1995 - 2003 ← Joe Slovo - Brigitte Mabandla (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sophiatown (en) , 1951ko martxoaren 23a (73 urte) | ||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of the North (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Afrikako Kongresu Nazionala |
Sankie Dolly Mthembi-Mahanyele (Sophiatown, Hegofrika, 1951ko martxoaren 23a), lehenago Sankie Mthembi-Nkondo edo Sankie Nkondo izenez ezaguna, Hegoafrikako politikaria, diplomazialaria eta apartheid-aren aurkako aktibista ohia da. Etxebizitza ministroa izan zen 1995etik 2003ra, eta Afrikako Kongresu Nazionaleko (CNA) Idazkari Nagusi Laguntzailea 2002tik 2007ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1951ko martxoaren 23an jaio zen, Sophiatownen, Johannesburgoko auzo batean.[1] Sowetoko Sekane-Ntoane bigarren mailako eskolan matrikulatu zen 1970ean. Iparraldeko Unibertsitatean irakaskuntzan diplomatura lortu zuen 1973an, eta 1976an unibertsitateko Batxilergoa lortu zuen letretan.[2] 1978an graduondoko bat egin zuen School of Solidarityn, eta 1982an beste graduondoko bat Zambia Unibertsitatean.[3]
Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerrian erbesteratu zen Afrikako Kongresu Nazionalarekin (CNA); orduan, Lusakan zuen egoitza, Zambian. 1979tik 1993ra Radio Freedomeko kazetaria izan zen.[3] Thabo Mbekirekin lan egin zuen CNAko nazioarteko gaien sailean.[4] Garai horretan (eta geroago), literatura idatzi zuen Rebecca Matlou ezizenarekin.[5][4][6]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994an apartheid-a amaitu ondoren, Hegoafrikako gobernuko Gizarte Ongizate ministrordea izendatu zuten, Nelson Mandela presidentearen pean.[4] CNAko idazkariorde nagusi gisa aurkeztu zen hauteskundeetara CNAren 49. Konferentzia Nazionalean, 1994ko abenduan, baina —Mandela, Mbeki eta Jacob Zumaren babesa zuela uste bazen ere— galdu egin zuen alderdi ezkertiarreneko Cheryl Carolus hautagaiaren aurrean.[4]
Joe Slovo hil ostean, Etxebizitza ministroa izan zen 1995etik 2003ra, Mandelaren eta haren ondorengo Mbekiren gobernupean.[7]2003an Nazio Batuen Habitataren sari bat irabazi zuen etxebizitza ministerioan egindako lanarengatik.[8]
Mthembi-Mahanyele kabineteko buruak dimisioa eman zuen 2002ko abenduan CNAko idazkariorde nagusi hautatu zutenean, alderdiaren 51. Konferentzia Nazionalean.[9] 2007ko abenduan 52. Konferentzia Nazionalera arte kargu horretan egon zen, orduan ez baitzen berriro aurkeztu. Ondorengo urteetan, Hegoafrikako Energia Funts Zentraleko presidentea izan zen 2012ko otsailetik 2015ean uko egin zion arte.[10][11] Hegoafrikako enbaxadorea izan zen Suitzan 2018tik 2022ra. 2022an Espainiako enbaxadore izendatu zuten.[12][13]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinjiva Winston Nkondorekin ezkonduta egon zen erbestean, eta Sankie Mthembi-Nkondo izenez zen ezaguna.[4] 1996an, Mohale Mahanyelerekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuten.[14][15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sankie Dolly Mthembi-Mahanyele, Ms» South African Government.
- ↑ (Ingelesez) Women Marching Into the 21st Century: Wathint' Abafazi, Wathint' Imbokodo. HSRC Press 2000 ISBN 978-0-7969-1966-3. (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
- ↑ a b Sankie Dolly Mthembi-Mahanyele. .
- ↑ a b c d e Gevisser, Mark. (1995-01-20). «The poet with a politician's instincts» The Mail & Guardian.
- ↑ «Healing from the armed struggle through poetry and prose» Rhodes University 2011-07-21.
- ↑ «Sankie Mthembi-Mahanyele (aka ‘Rebecca Matlou’) - The Nordic Africa Institute» nai.uu.se.
- ↑ A Tearful Exit for Outgoing Housing Minister. 24 February 2003.
- ↑ «UN awards ANC's leader» News24 5 October 2003.
- ↑ «51st National Conference: National Executive Committee as elected – ANC» web.archive.org 2021-11-09.
- ↑ «New PetroSA CEO welcomed» South African Government News Agency 2012-11-19.
- ↑ «Sankie Storms Out The Door» Africa Oil+Gas Report 10 September 2015.
- ↑ «Refugees, xenophobia in SA top agenda for Western Govts - Ambassador Sankie Mthembi-Mahanyele» BizNews 2020-01-22.
- ↑ «La Embajadora de Sudáfrica en España visita Casa África» Casafrica 2022-09-20.
- ↑ Barron, Chris. (16 September 2012). «Mohale Mahanyele: pioneer of BEE ended career under a cloud» Sunday Times.
- ↑ Monama, Tebogo. (2012-09-12). «Mahanyele is no more» Sowetan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- PALESTINA: Paz y seguridad para garantizar los derechos humanos y la #Agenda2030, Gizarte Eskubide, Kontsumo eta A2030 Ministerioa, 2024ko uztailaren 1a