San Isidoro basilika
San Isidoro basilika | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Frantses bidea Leóngo probintzian | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Leóngo probintzia |
Udalerria | Leon |
Koordenatuak | 42°36′03″N 5°34′15″W / 42.60075°N 5.5709444°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Izenaren jatorria | Isidoro Sibiliakoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of León (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-1538 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000098 |
1538 | |
Webgune ofiziala | |
|
Leongo San Isidoro errege basilika-kolegiata (gaztelaniaz: Real Basílica Colegiata de San Isidoro de León) Leóngo eliza erromanikoa da, XI. eta XII. mendeetan zehar eraikia. Isidoro Sibiliakoaren omenez egina, lehen bertan erromatar mausoleo bat eta San Pelaioren omenez egindako monasterio bat zeuden. Behealdean Leongo erregeen panteoia du.
Europako tenplu nabarmenen artean dago estilo honetan, "Kapera Sixtino" erromanikoa izena hartuta.
Erregeen Panteoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leongo Erresumako garaian, Fernando I.ak ("El Grande") eta Sanchak aginduta eraiki zuten panteoi hau, bertan 11 errege, 12 erregina, 10 infante, 9 konde eta hainbat noble lurperaturik daudela. Basilikaren beheko aldean dago kokatuta. Nabarmentzekoak dira kapitelak, irudikatzen dutenagatik eta estetika ederrarengatik.
Eszena nagusiak artzainen anuntziazioa, Afari Santua, gurutziltzaketa eta San Joanen apokalipsiarenak dira.
Sancha andrearen Ganbera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendean eginda, erabilera desberdinak eduki zuen areto honek historian zehar. Hormak fresko batzuekin apainduta daude, XVI. mendekoak.
Kalizaren aretoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan erakusgai dago agataz egindako kaliza, Fernando I.a erregearen alaba zen Urraca andreak eskainitako harribitxiez osatutakoa. Bertan, inskripzio bat irakur daiteke latinez: "In nomine domini Urraca Ferdinandi" (Jaunaren izenean, Urraca Fernandoren alaba).
Liburutegi pizkundetarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare oso zabala aterpetzen du bertako liburutegiak: X. mendetik XVIII.erako 2.000 liburuki inguru, 155 kodize eta 300 inkunable. Halaber, 1.050 liburu bakan daude, XVI eta XVIII. mendeen artean inprimatutakoak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez)Kolegiata eta museoaren webgune ofiziala.