Sam Nujoma
Samuel Daniel Shafiishuna Nujoma (Ongandjera, Omusati, Namibia, 1929ko maiatzaren 12a) namibiar politikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1958an, SWAPO erakundea (Afrikako Hego-Mendebaldeko Herrien Erakundea) sortu zuen Herman Toivo Jatoivorekin batera, mugimendu independentzia zalea eta joera marxistakoa. 1959an, atxilotu egin zuten Nujoma, eta hurrengo urtean erbestera jo zuen. Namibiaren askapenaren alde borrokatu da beti.
Nazio Batuen Batzordean Afrikako Hego-Mendebaldeko arazoetarako kidea da 1960tik. Hegoafrikaren kontrako borroka armatua bultzatu zuen, NBEk Namibiarako ezarri zituen baldintzak betetzen ez zituelako. 1972an Estatu Afrikarren Erakundeak eta 1973an NBEk Namibiaren askapenerako mugimenduaren ordezkari gisa onartu zuten.
1990ean Namibiak independentzia lortu zuenean, Sam Nujoma hango lehendakari izendatu zuten. 1994an eta 1999an berriz aukeratu zuten postu horretarako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sam Nujoma |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.