Sagasta
Itxura
Sagasta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Abadiño |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′23″N 2°36′54″W / 43.123°N 2.615°W |
Garaiera | 310 metro |
Sagasta Abadiñoko (Bizkaia) mendialdean dagoen auzoa da. Ipar-mendebaldean Mendiolako auzoarekin, mendebaldean Axtxiki (732 m) haitzarekin, hegoaldean Alluitz (1.040 m) mendiarekin, ekialdean Axpe-Martzaa auzoarekin eta iparraldean Irazolarekin egiten du muga.
Bestela, Irazola eta Sagasta artean Bolinkoba leizea dugu, eta Mendiola eta auzo honen artean berriz Atxarte erreka.
Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagasta Etxebarria, Sagastagoia, Sagastagoitia, Sagastabeitia, Sagastasoloa, Iturralde, Errekalde, Anbe, Ardantza, Abauntza, Sasikoa, Erlabe, Bizentikoa, Kamiñokoa, Artetxe, Lanperrikoa eta Gorotzarri.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagastako jaiak abenduaren 13an ospatzen dira Santa Luziaren omenez. Izan ere auzo honetan izen bera daukan baseliza dago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |