Sabat Islambouli
Sabat Islambouli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1867 |
Herrialdea | Siria |
Heriotza | Kairo, 1941 (73/74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Woman's Medical College of Pennsylvania (en) |
Hizkuntzak | arabiera kurduera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Sabat M. Islambouli (Siria, c. 1867 - Kairo, Egipto, 1941) siriar medikua izan zen, lehen emakume medikuetako bat izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islambouli familia judu kurdu batean jaio zen. Bere izenaren ortografia asko aldatzen da eta Sabat Islambooly, Tabat Islambouly, Tabat Istanbuli, Thabat Islambooly izenez ere ezaguna delarik.[2]
Prestakuntza medikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamboulik Ameriketako Estatu Batuetako Woman's Medical College of Pennsylvanian ikasi zuen. Estatu Batuetan medikuntza ikasi zuen lehen emakume kurdua izan zen.[3] Medikuntzako tituluarekin graduatu zen 1890ean.[4] 1850ean, Pennsylvaniako kuakeroek Pennsylvaniako Emakumeen Medikuntza Fakultatea ireki zuten Germantownen, munduko emakumeentzako lehen medikuntza eskola, mundu osoko ikasleak berehala erakarri zituena. 1885ean, Sabat Islamboulik han ikasi zuen Anandi Gopal Joshi indiarrarekin eta Kei Okami japoniarrarekin batera: elkarrekin agertzen dira argazki batean, non hirurek euren herrialdeko jantzi tradizionalak janzten dituzten. Islambouli ezaguna izanzen ikasten ari dzen bitartean zetazko kaftane beltzak erabiltzeagatik.[5]
Geroko bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antza denez, Islambouli graduatu ondoren itzuli zen Damaskora, eta gero Kairora, 1919an, unibertsitateko ikasleen zerrendaren arabera.[6] Horren ondoren, unibertsitateak harremana galdu zuen berarekin. Bere bizitzari buruz ezer gutxi dakigu Estatu Batuak utzi zituenean.[7] 1941ean hil zen Kairon.[2] Bere ondorengoak Kanadan bizi dira.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rao, Mallika. (8 de abril de 2014). Meet The Three Female Medical Students Who Destroyed Gender Norms A Century Ago. .
- ↑ a b UPDATED: Sabat Istanbuly, Female Student at the Women’s Medical College of Pennsylvania,1885. 23 de diciembre de 2013.
- ↑ Falcone, Alissa. (27 de marzo de 2017). Remembering the Pioneering Women From One of Drexel’s Legacy Medical Colleges. .
- ↑ Verghese, Danielle. «The Graduates» The Triangle (Drexel University).
- ↑ Sagot, Benoît. (2024). «Apprendre les langues aux machines» Apprendre les langues aux machines (Collège de France) ISBN 978-2-7226-0833-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).
- ↑ «Anandi Gopal Joshi, Kei Okami, Sabat Islambooly» Global Fund For Women 15 de octubre de 2014.
- ↑ Woolf, Christopher. (12 de julio de 2013). «Historical Photos Depict Women Medical Pioneers» Public Radio International (PRI) (OZY Media News).
- ↑ «Ouvrages sur le développement diffusés en France en novembre, décembre 1991» Tiers-Monde 33 (129): 229–231. 1992 doi: . ISSN 0040-7356. (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).