Ryan's Daughter
Ryan's Daughter | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Ryan's Daughter |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 189 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Madame Bovary |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Lean |
Gidoigilea(k) | Robert Bolt |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anthony Havelock-Allan (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Norman Savage (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Freddie Young |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Argumentu nagusia | Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Ryan's Daughter (euskaraz Ryanen Alaba) 1970eko David Lean zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Bertan, Robert Mitchum, Sarah Miles, John Mills, Christopher Jones, Trevor Howard, Leo McKern eta Barry Foster aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 1970eko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (John Mills) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazitu zituen, adliz 1970eko Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Sarah Miles) eta Soinu onenaren Oscar Sarirako ere izendatua egon zen.
Filma 1916. urte inguruan Irlandako hego-mendebaldeko kostaldeko herrixka batean girotuta dago, hain zuzen ere, Pazko matxinada jazo zen garai nahasian. Filma honen soinu banda ahaztezina Maurice Jarre konposatzaile ospetsuak konposatu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandako hego-mendebaldeko kostaldeko herrixka, Lehen Mundu Gerra garaia. Rosy Ryan (Sarah Miles) irlandar neska gazte kaxkarina Ryan tabernariaren alaba bakarra da. Herrialdeak une latzak bizi ditu, alde batetik Lehen Mundu Gerran borrokatzeko xedez eta gehienbat egoera ekonomiko txarrak hala beharturik britainiar armadan milaka eta milaka irlandar boluntario alistatu dira, beste aldetik, herrialde honetan britainiarren aurkako sentimendu irlandar abertzalea nagusituz doa eta matxinadak gertatzeko arriskua gero eta argiagoa da: britainiar soldaduek irlandar biztanleriaren sumindura pizten dute eta irlandar nazionalistek matxinada bat antolatzen ari direlako zumurrua ere pil-pilean dago (1916ko Pazko Matxinada).
Madame Bovary zenaren antzera, Rosy neskatil ameslaria maitasun sutsu baten zain dago, bai eta gazte fin eta hezitu bat izateko gogoz ere, hortaz, Irlandako mendebaldeko azken txoko galduan dagoen kostaldeko herrixka horretan ez dago batere gustura. Baserritar hezigabe eta arlotez beteriko eskualde horretan, Rosyk bere mailara dagoela uste duen bertako gizonezko bakarra herriko maisua da (Robert Mitchum), gizon heldu, alargun, zintzo eta zentzuduna, Rosy baino dexentez zaharragoa. Rosy maisuaz maiteminduta dago eta azkenean biak ezkondu egingo dira.
Halere, herrixkara Lehen Mundu Gerrako frontean zauritutako britainiar ofizial gazte bat iritsi berri da (Christopher Jones), gizon atsekabetua da, berarekin bat gerra trauma eta ametsgaiztoak baidakartza, halere Rosy neskatila britainiar ofizial gazteaz maiteminduko da. Filmaren argumentua gero eta nahasiagoa bilakatuko da, bertan herriko apaiza (Trevor Howard), britainiarren aurkako jarrera garbia duten herritarrak eta irlandar erresistentziako O'Leary (Barry Foster) buruzagi errebeldea ere katramilan sartuko dira, amaiera ustegabekoa izango delarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarah Miles: Rosy Ryan
- Robert Mitchum: Charles Shaughnessy
- Trevor Howard: Aita Hugh Collins
- John Mills: Michael, "herriko ergeltxoa"
- Christopher Jones: Randolph Doryan, ingeles ofiziala
- Leo McKern: Tom Ryan, herriko ostatuaren jabea eta Rosyren aita
- Barry Foster: Tim O'Leary, irlandar independentista
- Gerald Sim: Smith kapitaina
- Evin Crowley: Moureen Cassidy
- Marie Kean: McCardle andrea
- Arthur O'Sullivan: Joe McCardle
- Brian O'Higgins: O'Connor poliziaburua
- Barry Jackson: ingeles kaporala
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartako kritikak filma zapuztu egin zuen, halere gaur egun askok David Lean zuzendariaren filme onenen artean sailkatu ohi dute. Zinema antzokiek ez zioten bizkarrik eman, ikuslego handia izan zuen.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma hau Irlandako hego-mendebaldeko kostalde basati eta ederrean kokatuta dago. Dingle penintsulan filmatu zen, Dún Chaoin herrian eta Slea Head lurmuturrean hain zuzen ere.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970eko filmak
- David Leanek zuzendutako filmak
- Robert Boltek idatzitako filmak
- Robert Mitchumek antzeztutako filmak
- Sarah Milesek antzeztutako filmak
- John Millsek antzeztutako filmak
- Christopher Jonesek antzeztutako filmak
- Trevor Howardek antzeztutako filmak
- Leo McKernek antzeztutako filmak
- Barry Fosterrek antzeztutako filmak
- Evin Crowleyk antzeztutako filmak
- Barry Jacksonek antzeztutako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Irlandar Independentzia Gerrari buruzko filmak
- Maurice Jarren soinu bandadun filmak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Pazko matxinadari buruzko filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Alarguntzari buruzko filmak
- Irakasleei buruzko filmak
- Apaiz katolikoei buruzko filmak
- Kerry konderrian girotutako filmak
- Hondartzetan girotutako filmak
- 1917an girotutako filmak