Rufino Tamayo
Rufino Tamayo | |
---|---|
(1945) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rufino del Carmen Arellanes Tamayo |
Jaiotza | Oaxaca, 1899ko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1990eko ekainaren 24a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of San Carlos (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea eta eskultorea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Academy of San Carlos (en) Dalton School (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Colegio Nacional (en) Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | modernismoa |
rufinotamayo.org.mx… |
Rufino Tamayo (Oaxaca, Mexiko, 1899ko abuztuaren 25a - Mexiko, 1991eko ekainaren 24a) mexikar pintorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak Mexikoko Arte Ederretako eskolan egin zituen. 1933an, Hezkuntza Ministerioko Arte Plastikoen saileko zuzendari izendatu zuten.
Pintore honek duen estiloan, espainiarren kolonizazioaren aurreko artearen oroitzapenak eta usadiozko irudiak elkartzen ditu. Hasieran, kubisten eragina izan zuen, eta espresionismoa landu zuen. Picassoren eragina nabaria da haren pinturetan. Muralak eta koadroak egin zituen; haren mural nagusiak Mexikon eta Estatu Batuetan daude. Mexikon, Mexikoko Kontserbatorio Nazionaleko (1933) eta Arte Ederretako jauregiko (1953) freskoak, eta Estatu Batuetan, Dallasko Arte Ederretako Museoan.
1949-1959 urte-bitartean, Parisen lan egin zuen (Unescoko jauregiko hormen dekorazioa, 1958), eta 1960an, Mexikon hartu zuen berriro bizilekua.
Koadro nagusiak: Animales (1943, Animaliak), El Cantante (1950, Kantaria).
1981ean, Rufino Tamayo Museoa inauguratu zen Mexikon; bere koadro-bilduma handi bat dago han.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rufino Tamayo |