Roy Harrod
Roy Harrod | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1900eko otsailaren 13a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Holt (Norfolk), 1978ko martxoaren 8a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Henry Dawes Harrod |
Ezkontidea(k) | Wilhelmine Harrod |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New College (en) Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Lantokia(k) | Oxford |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Econometric Society (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala (Erresuma Batua) |
Sir Henry Roy Forbes Harrod (Londres, 1900eko otsailaren 13a - Holt, Norfolk, 1978ko martxoaren 8a) britainiar ekonomista izan zen.
Ekonomia kapitalisten epe luzeko hazkundearen azterketa bat egin zuen. Towards a Dynamic Economics (1948, Ekonomia dinamiko baterantz) lanean Harrodek oreka ekonomikoaren egoera azaldu zuen: aurrezki- eta inbertsio-berdintasuna. Harroden iritziz, hala ere, inbertsioa errenta nazionalaren hazkundearekin lotuta dago, eta aurrezkia, berriz, errenta nazionalaren mende dago. Harrodek zioen, bestalde, enpresaburuek erabakitzen dituztela errenta nazionalaren hazkunde-tasak, inbertsioarekin eta aurrezkiarekin zerikusi zuzena duten erabakiak edozein direla ere. Bestalde, ekonomia zuzendu egin behar da, ezin utz daiteke bera bakarrik. Harroden aburuz, botere publikoen parte-hartzerik gabeko hazkunde ekonomikoa koiunturaren araberako gorabehera-segida bat izango da. Harroden teoria hainbat ekonomistak jarri zuten zalantzan, Solowek edo Domarrek besteak beste, haiek bestelako hazkunde-eredu batzuk landu baitzituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.