Robert Batty (marrazkilaria)
Robert Batty (marrazkilaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1789ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma 1801) Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1801 - |
Heriotza | Londres, 1848ko azaroaren 20a (59 urte) |
Familia | |
Aita | Robert Batty |
Ama | Elizabeth Braithwaite |
Ezkontidea(k) | Johanna Maria Barrow (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Gonville and Caius College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta ofizierra |
Lantokia(k) | Herbehereak Haarlem Amsterdam eta Rotterdam |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | lieutenant colonel (en) |
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra |
'Robert Batty (Londres, Bretainia Handia, 1789ko abuztuaren 5a,– Ampthill Square, Londres, Bretainia Handia, 1848 azaroaren 20a, ) Britainiar Armadako teniente-koronela eta ofiziala zen, baita marrazkilari aparta ere. Izen berdineko Robert Batty medikuaren semea zen.
Hastingseko medikuaren seme izaki, bere aitaren lanbidea segitzeko asmoz Cambridgeko Caius Collegen medikuntza ikasketak hasi zituen. Hala ere, Napoleondar Gerrak zirela eta, ikasketak utzi eta granadarien guardian sartu zen. Erregimentu honekin, Pirinio Mendebaldeko kanpainan eta Waterlooko guduan aritu zen, azken honetan zauritu zuten arte.
Bere marrazteko gaitasuna baliatuz, gerra bizipenen kontakizun irudiztatua argitaratu zuen eta 1822tik 1833ra bitarte Europan zehar ibili zen bertako paisai eta hiri nagusiak marrazten. Bere itzulia Euskal Herritik hasi zuen eta 1823rako hainbat grabatu publikatuak zituen zuri-beltzez eta akuarelaz koloreztatuak. Irudi horietan euskal paisaiak, hiriak eta gerra garaiko planoak eta bestelako informazioak bildu zituen.