Edukira joan

RF konektore

Wikipedia, Entziklopedia askea
FME motako RF konektorearen bi aldeak

RF konektorea (irrati frekuentziako kable koaxiala) konektore elektrikoa da, megahertz ugariko irrati-frekuentzia tarteetan lan egiteko diseinatu zena. Kable ardazkideekin erabili ohi da, diseinu koaxialek eskaintzen duten blindajeagatik. Kalitate handiko diseinuek minimizatzen dituzte konexioaren transmisio-lerroko inpedantziak jasango dituen aldaketak. Inpedantziek jasandako aldaketa txikitzearekin batera, seinalearen islapena eta potentzia-galera txikitzen da.[1] Frekuentzia handitzen den heinean transmisio lerroko aldaketen efektuak (inpedantziarenak batez ere) oso nabariak dira. Izan ere, seinalea pasatzen utzi ordez, islatu egiten du. Konektore honen zereginik nagusiena interferentzia elektromagnetiko eta eskuraketa kapazitibo bidezko kanpo seinaleen sarrera ekiditea da.

Inpedantzien bariazioarengatik seinaleak jasandako islapena, denbora domeinuko erreflektometro batean grafikoki adierazia.

Mekanikoki, RF konektoreak finkatze-mekanismo (hari, baioneta, brida eta akoplamendu itsua) eta malguki batez hornitzeko gai dira. Ohm gutxiko kontaktu elektrikoa izateko. Kontaktu txikiko erresistentzia horrek akoplamendu-denbora (konexio-denbora) luzeak eta  kablea sartzean edo txertatzean egindako indarra txikitzea ahalbidetzen du. 2000. urtetik aurrera konektore hauen kontsumoa igo da. Haririk gabeko igorgailuen eta datu-abiadura oso altuaren eskaerari prezio merke batekin aurre egiteko.

RF konektoreak bi atal ditu: ar edo larakoa (sartzen den partea) eta alde emea, jack-arena edo konektore parearen hargailua. Arra irudiaren ezkerreko aldean dago eta emea, berriz, eskumakoan. Oro har, konexio-larakoak eroale zentral bikain bat izango du, eta blokeorako barne-hariak kanpoko eroalean.

Itxuraz sinplea den RF konektore ardazkide bat hautatzean, garrantzitsua da ingeniaritza-baldintzak kontu handiz berrikustea. Hornitzailearen datu-orriak kontsultatzea ezinbestekoa da, informazio zehatzagoa berrikusteko.[2] Espezifikazio garrantzitsuenak hauexek dira: banda-zabalera, tamaina, iraunkortasuna, inpedantzia, potentzia eta erabilera mota.

Inpedantzia gehienak 50 Ω-koak dira, baina, etxeko aplikazio batzuetarako 75 Ω-ekoak ere eskuragarri daude (datuen transmisioa bezalako aplikazioetarako). [3]

Transmisio-lerroko inpedantzia

Banda-zabalera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konektore baten espezifikazio garrantzitsuena banda-zabalera da, jasan dezakeen frekuentziarik altuena zehazten baitu. Konektore baten maiztasun erabilgarririk handiena kanpoko karkasaren diametroaren eta dielektriko gisa erabilitako materialaren funtzio bat da. Zenbat eta txikiagoa izan karkasaren diametroa, orduan eta maiztasun handiagoa erabili ahal izango da. Era berean, airea dielektriko gisa erabiltzeak maiztasun handiagoko errendimendua eskaintzen du beste dielektriko batzuekin alderatuta. Ondorioz, banda-zabalera handieneko konektoreek airea erabiltzen dute dielektriko gisa.

Tamaina eta iraunkortasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamainak funtzio garrantzitsua betetzen du konektore bat hautatzerakoan. Izan ere, RF konektore mota bat aukeratzean tamaina egokiko kable koaxiala aukeratzen ez bada konexioa ezin izango da gauzatu. Konektore txikienek konektatzeko/deskonektatzeko akoplamendu-ziklo gutxiago izan ohi dituzte. N konektore handienak 500 akoplamendu-ziklo baino gehiagoko iraupena izan dezake, miniaturazko U.FL konektorearen iraunkortasuna, aldiz, 30 akoplamendu-ziklotunetara mugatzen da. Konektore bakoitzaren balio-bizitza aldatu egiten da fabrikatzailearen arabera, eta haren zehaztapenak kontsultatu behar dira, balio-bizitza parametro garrantzitsua bada.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Horowitz, Paul. (1989). The art of electronics. (2. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0-521-37095-7. PMC 19125711. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Cómo seleccionar, usar y mantener conectores coaxiales para aplicaciones de RF» www.digikey.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  3. «RF Coaxial Connectors » Electronics Notes» www.electronics-notes.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]