Edukira joan

Postinpresionismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Postinpresionismoa[1] (ingelesez: Post-Impressionism) XIX. mendearen bukaerako margolaritza joera izan zen, inpresionismoaren eta neoinpresionismoaren erreakzio gisa sortu zena. Joera horren xede nagusia artearen kontzeptu formalago batera itzultzea zen, eta gaiaren garrantzia azpimarratzea. Paul Gauguin, Paul Cézanne eta Vincent Van Gogh izan ziren margolari postinpresionista nagusiak.[2]

Roger Fry britainiar arte kritikariak 1910ean erabili zuen lehenbiziko aldiz "postinpresionismo" esapidea, Édouard Maneten ondorengo Frantziako margolaritzaren garapena deskribatzeko. Postinpresionistek inpresionismoa zabaldu zuten, zenbait muga baztertuz. Kolore biziak, antzeman daitezkeen pintzelkadak, lodiera handiko pintura, eta benetako bizitzako gaiak erabiltzen jarraitu zuten, baina koloreak aliritzian emateko eta forma geometrikoak nabarmentzeko joera zeukaten, adierazkortasuna areagotzeko, figuraren kaltetan suertatzen bazen ere.

Artista nagusien galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Postinpresionismo. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  2. Postinpresionismo. Lur Histegi Entziklopedikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]