Edukira joan

Porto Velho

Koordenatuak: 8°45′43″S 63°54′14″W / 8.7619°S 63.9039°W / -8.7619; -63.9039
Wikipedia, Entziklopedia askea
Porto Velho
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Brasil
EstatuaRondônia
Posta kodea76800-000
Geografia
Koordenatuak8°45′43″S 63°54′14″W / 8.7619°S 63.9039°W / -8.7619; -63.9039
Map
Azalera34.082,366 km²
Altuera85
MugakideakLábrea, Nova Mamoré, Buritis, Acrelândia, Alto Paraíso, Candeias do Jamari, Canutama, Cujubim, Humaitá, Itapuã do Oeste eta Machadinho d'Oeste
Demografia
Biztanleria460.413 (2022)
−88.539 (2021)
Dentsitatea14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1914
Telefono aurrizkia69
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakJinan
http://www.portovelho.ro.gov.br/

Porto Velho (Portu Zaharra) Brasilgo hiri bat da, Rondonia estatuko hiriburua. Amazonas ibaira isurtzen den Madeira ibaiko eskuineko ertzean dago Porto Velho. 2010. urtean 435.732 biztanle zeuden.

Porto Velhok, bere zabalera guztian 34.068,5 km² ditu; horietatik 41,2 km² hiriguneari dagozkio. Udalerri izaera 1914. urtean eman zioten, Mato Grosso estatukoa zenean. 1943. urtean, Guajará Mirim udalerriarekin batera, Guaporéko Lurralde Federalaren barruan sartu zen. 1956. urtean Guaporéri "Rondonia" izena ipini zioten, eta estatu bihurtu zuten 1981. urtean.

Porto Velhon, orokorrean, klima tropikal oso beroa eta oso hezea daukate. Jaso duten tenperatura hotzena 7,4 °C-koa izan zen, 1975. urteko uztailean. Tenperatura beroena 1963. urteko abuztuaren 27an jaso zuten, 39,9 °C-koa. Euri gehien egin duen eguna, jasotako datuen arabera, 1990. urteko urtarrilaren 5ean izan zen.

    Datu klimatikoak (Porto Velho)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.3 30.6 28.5 30.8 30.6 30.3 31.6 32.9 32.7 32.3 31.4 30.7 31.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.0 25.5 25.7 25.5 24.9 23.5 24.0 25.0 25.6 25.8 25.7 25.5 25.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.7 21.8 21.8 21.9 21.0 19.2 18.3 19.0 20.8 21.8 22.0 22.0 20.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 346.8 295.7 312.7 205.9 118.0 38.8 22.6 201.6 86.5 185.3 207.3 332.5 2353.7
Iturria: World Climate [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Climate Statistics for Porto Velho, Brazil. (Noiz kontsultatua: January 13, 2012).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]