Polemon
Polemon | |||
---|---|---|---|
K.a. 314 - K.a. 270 ← Xenokrates - Crates of Athens (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Atenas, K.a. IV. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Atenas | ||
Heriotza | Antzinako Atenas, K.a. 270 ( urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Xenokrates | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa | ||
Mugimendua | Platonismoa |
Polemon (antzinako grezieraz: Πολέμων; K.a. 346-K.a. 266) Eskolarka bezala ezaguna, Atenasko Akademia platondarraren zuzendaria izan zen K.a. 314 edo K.a. 313tik, K.a. 270 edo K.a. 269 arte.
Polemon, Filostratoren semea zen, gizon aberats eta ospetsu bat. Gazterik, dirutza handia heredatu zuen, bizitza lasai bat eraman ahal izan zuelarik. Hogeitamar urterekin, jai batetatik irten ondoren, nahi gabe, Xenokratesen eskolan sartu zen, honen hitzlaritzak hain harritu zuen, ezen beraren ikaslerik garrantzitsuenetako bat bihurtu zela, ordutik aurrera, bizitza biziki xumea eraman zuelarik. Eskolako zuzendari izatera iritsi zen K.a. 315ean. Krantor Ziliziakoa eta Krates Tebaskoaren laguna izan zen, bere ikasleak izan zirenak, baita Zenon Tarsokoa eta Artzesilaorena ere.
Filosofiaren xedea, gizakia, gauza eta ekintzetan trebatzea zela uste zuen, es espekulazio dialektikoetan. Literaturan, Homero eta Sofokles miresten zituen.
Zenbait lan idatzi zituela uste da, baina horietako bakar bat ere ez da iritsi egundaino. Edozein kasutan, bere ekarpenik garrantzitsuena, bere maisuaren kontzeptuen azpimarratzea izan zela uste da.