Plestia Alaqad
Plestia Alaqad | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Khan Yunis, 2001eko abenduaren 10a (23 urte) |
Herrialdea | Palestina |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | American International School in Gaza (en) (2015 - 2019) Eastern Mediterranean University (en) (2019 - 2022) gradu : informazio-zientziak |
Hizkuntzak | ingelesa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Plestia Alaqad (Jan Yunis, Palestina, 2000 edo 2001) palestinar kazetaria da.[1]
Sarean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko Israelgo eta Gazako gerraren aurretik, Alaqadek erakusten zituen argitalpenak Ziprera eta Turkiara egindako bidaiei buruzkoak ziren, batez ere.[2]Halere, online errekonozimendua irabazi zuen, Instagramen 2023ko gatazkan Gazako bizitza dokumentatzen zuten bideoblogak argitaratzen hasi ostean.[1][3][4] Azaroaren 3ra arte, Alaqadek 2,1 milioi jarraitzaile zituen Instagramen; azaroaren 22an, ia 4 milioi.[3][5] Alaqaden bideoak ABC, BBC, Business Today, The Independent, The New York Times, <i>PBS NewsHou</i>r, eta The Washington Post egunkariek partekatu dituzte. GB News kateko Breakfast Show-ean ere elkarrizketatu zuten Gazako baldintzei buruz.[6][7][8][9][10][11][12][8]
Bere bideoetan, gerraren argitan, aitona zenak Nakban bizi izan zituen esperientzien inguruko emozioak ulertzen dituela adierazi du, 1948ko gerra arabiar-israeldarrean palestinarren kanporatze masiboak eragindakoak.[13]
2023ko azaroaren 22an, Gazatik atera zen Egiptorantz, Rafahko mugako bidegurutzetik. Bideo batean azaldu zuenez, aukeraketa zaila izan bazen ere, beldur zen bere erreportajeek familia arriskuan jarriko ote zuten.[5]
2024ko abenduan, BBCko 100 emakumeren zerrendan sartu zuten.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Gebeily, Maya. (2023-10-11). Palestinians in Gaza say Israeli bombardment feels like new 'Nakba'. .
- ↑ «5 Doctors and Journalists Playing Vital Roles in Gaza's Humanitarian Crisis» Vogue Arabia 2023-10-30.
- ↑ a b Abbruzzese, Jason. (2023-11-03). «On Instagram, Palestinian journalists and digital creators documenting Gaza strikes see surge in followers» NBC News.
- ↑ Price, Mikayla. (2023-11-04). «Pressure for cease-fire mounts; expert describes suffering Gaza» CBS Chicago.
- ↑ a b Woodward, Alex. (2023-11-22). «Palestinian journalist Plestia Alaqad flees Gaza: ‘I hope this nightmare ends’» Yahoo News.
- ↑ «'We can't breathe,' Gaza resident shows life under bombardment» www.abc.net.au 2023-10-10.
- ↑ Hiding at home, blinded and choked by dust - life in Gaza. .
- ↑ a b Madhukalya, Anwesha. (2023-10-12). «Israel-Hamas war: Inside war-torn Gaza with a brave Instagram journalist» Business Today.
- ↑ Browning, Oliver. (2023-10-10). «Young woman in Gaza films herself sheltering as bombs drop outside window» The Independent.
- ↑ El-Naggar, Mona. (2023-10-13). Video: Two Young Women Capture Life Under Siege Inside Gaza. ISSN 0362-4331..
- ↑ «Fears of bigger war grow as Israel-Hamas fighting continues after surprise attack» PBS NewsHour 2023-10-10.
- ↑ Wagner, Laura. (2023-10-16). It's becoming impossible to report from Gaza. .
- ↑ «'No place safe': a Gaza journalist's life under siege» Yahoo News 2023-10-11.
- ↑ «BBC 100 Mujeres 2024: ¿quién está en la lista este año? - BBC News Mundo» News Mundo.