Platuxa
Itxura
Platuxa Pleuronektidoen familiako eta Pleuronectes eta Platichthys generoetako zenbait arrain osteiktieren izen arrunta da[1].
Taldeak espezie asko ditu bere barnean, horietatik bi Euskal Herriko uretan bizi direlarik: leuna eta latza hain zuzen ere.
Hitza latinezko platessa hitzetik dator, "arrain laua" esan nahi zuena. Era berean, latinezkoa grezierazko platys hitzetik zetorren, "zabala" esan nahi duena[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |