Edukira joan

Pingu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pingu, Antonio Lupatelli ilustratzaile italiarrak (Tony Wolf[1] ezizenaz ezagunak) sortutako pertsonaia da, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hasieran, haren arreba txikia Pinga eta bestelako pertsonaiekin batera, ilustrazio moduan.

Handik urte batzuetara, Silvio Mazzola idazleak eta Otmar Gutmann[2] zuzendari eta animatzaileak marrazki bizidunetako telesail suitzar-britaniarra sortu zuten, pertsonaia hartan oinarrituta. Telesailak Hegoburuan bizi den pinguino familia baten bizitza kontatzen du, Pingu izeneko seme helduena eta Robbie itsas txakurraren eskutik. Halaber, zenbait kapitulutan, ama, aita, Pinga edo bestelako bigarren mailako pertsonaiak agertzen dira.

Elkarrizketak hizkera ulertezin batean (pinguinoera edo Pinguish) gauzatzea telesailaren arrakastaren arrazoi eta ezaugarrietako bat da. Egun, EITB Hiru3[3]-n euskaraz ematen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Muere Tony Wolf, creador de ‘Pingu’» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  2. (Ingelesez) Otmar Gutmann. 2018-09-07 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Marrazki bizidunak online | EiTB Marrazki bizidunak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]