Peru-Txileko itsas hobia
Itxura
Peru-Txileko itsas hobia, Nazcako itsas hobia edo Atakamako itsas hobia Peruko eta Txileko itsasbazter osoan dagoen itsas hobi bat da, Nazcako plakaren ozeano litosfera eta Hego Amerikako plakaren litosfera kontinentalaren arteko elkarketa marraztuz. 8.065 metroko sakonera du.
Mendebaldetik ekialderako luzetarako mozketa bat eginez gero, lehenik, ozeano magal bat ikus daiteke, ondoren, bere erdialdetik itsas hobiaren ardatza igarotzen den gehienezko sakonerako ordoki txiki bat, eta, azkenik, lehena baino pixka bat okertuago dagoen magal kontinental bat ikus daitezke. Sakonera aldaketak, itsas hobia betetzen duten sedimentu kopuruarekin eta Nazcako dortsala bezala ezagutzen den zabaletaranzko egitura baten presentziarekin lotuak daude.