Pepe Rei
Pepe Rei | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Benigno Rey Rodríguez |
Jaiotza | A Barca de Barbantes, 1947ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2021eko martxoaren 9a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Interviú Madrid (en) La Voz de España El Pueblo Gallego (en) Egin Ardi Beltza Q9004431 |
Izengoitia(k) | Pepe Rei |
Jose Benigno Rey (Barca de Barbantes, (Cenlle), Ourense, 1947ko apirilaren 13a - Donostia, 2021eko martxoaren 9a),[1] Pepe Rei deituraz ezaguna, kazetari eta idazle galiziarra izan zen, luzaro Euskal Herrian bizi eta lan egin zuena. Ikerketako kazetaritza lan eta liburuetan nabarmendu zen joan den mendeko 90ko hamarkadan, hainbatetan polemika harrotu zutenak.
Besteak beste, Interviú aldizkarian, La Voz de Euskadi eta Egin egunkarietan lan egin zuen; Baltasar Garzonek itxi zuen Ardi Beltza aldizkariaren zuzendaria izan zen. Auto istripu baten ondorioz larri zauriturik, 2002an erretiratu zen bizitza publikotik; familiak adierazi zuen susmoak eta gehiago zituela istripuaren sorburuaz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galizian jaioa, Pepe Rei oso gazte sartu zen kazetaritzaren munduan. Hasieran, El Pueblo Gallego eta Huelvako Odiel egunkarietan. 1974an El caso Reace liburua argitaratu zuen; bertan, Redondela aferaren inguruko informazioa bildu zuen, errudunen izenak azalduz, tartean Nicolas Franco diktadorearen anaiarena.
Ondoren, Madrid egunkarian hasi zen, frankistek hedabide hau itxi zuten arte. Laurogeigarren hamarkadan La Voz de Euskadi egunkariaren sorreran hartu zuen parte, honek ere porrota ezagutu zuen arte. Urte horietan Interviu aldizkarian ere idatzi zuen. 1988an Egin egunkarian hasi zen lanean; bertan, hain ospetsua izan zen "Ikerketa taldea" sortu zuen. Talde horren arrakastak ondorio larriak izan zituen kazetari honentzat, hiru aldiz espetxeratua izan baitzen.
1994ko abuztuaren 24an, Pepe Rei espetxeratu zuen Carlos Bueren epaileak. Une hartan Egin-en ikerketa saileko burua zen. Epaileak talde armatuarekin kolaboratzea egotzi zion. Reik, Auzitegi Nazionalean bertan, espetxera bidalia izan aurretik akusazio guztiak ukatu zituen, eta bere kazetaritza lanengatik EAJ eta Ertzaintzaren mendeku gisa jo zuen kasua.[2][3] Hilabete batzuk pasa ondoren fidantzarik gabe kaleratu zuten.[4]
1998an Garzonek Egin itxi zuen eta Pepe Rei lanean hasi zen Gara mantxeta berria izango zenaren alde. 2000. urtean Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, baina berehala itxi zuen Baltasar Garzonek. 18/98+ auzian pieza banandua edo aparteko epaiketa jasoko zuen. Hala ere, 2002ko abuztuan istripu larria izan zuen Donostiako saihesbidean, eta ondorioz, kazetaritzaren mundua erabat utzi behar izan zuen eta epaiketatik at geratu zen.[5] Une horretan, hainbat ikerketa zerabiltzan esku artean. Familiak istripuaren sorburuaz "susmoak eta zerbait gehiago" zituela azaldu zuen, baita hura argitzeko asmo irmoa ere.[6]
Pepe Reiren liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carabanchel. Tafalla: Txalaparta argitaletxea, 1995, ISBN 9788481360103
- El jesuita. Tafalla: Txalaparta, 1995. ISBN 8481369314.
- La cloaca vasca. Tafalla: Txalaparta, 1998. ISBN 84-86597-81-1.
- La red Galindo. Tafalla: Txalaparta, 1998. 356 or. ISBN 9788486597788.
Kazetaritza ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El caso Reace
- Alcalá 20-N. Tafalla: Txalaparta, 1996
- Colegas. Tafalla: Txalaparta, 1998. ISBN 84-86597-81-1.
- Egin Investigación. Otra forma de periodismo, Edurne San Martinekin batera. Tafalla: Txalaparta, 1998. ISBN 9788481361148
- Intxaurrondo. La trama verde, Tafalla: Txalaparta, 1996, 383 or. ISBN 9788486597825
- Garzón. La otra cara. Tafalla: Txalaparta, 1999. ISBN 9788481361360
- El periodista canalla. Kalegorria, Miatzen Sarl, 2001, 400 or. ISBN 10: 2914743009
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guillermo Martorell Martinon: “Pepe Rei”, Berria, 2012-08-04.
- Pepe Rei aurrera. Egileak: Xabier Makazaga, Carlos Aznarez, Juan Manuel Olarieta, Jose Mari Lorenzo, Fernando Alonso, Begoña Capape, Edurne Sanmartin, Ahoztar Zelaieta, Txisko Espinosa, Rebeca Quintáns, Gustavo Luca de Tena, Guillermo Martorell, Iñaki Gonzalo “Kitxu”. Hitzaurrea: David Fernández. 2014.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/194737/pepe-rei-hil-da-ikerketa-kazetaritzaren-aitzindaria-euskal-herrian.htm
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/pepe-rei-kazetaria-espetxeratu-zuen-carlos-bueren-epaileak
- ↑ "Atutxa consuma su venganza con Pepe Rei" (Egin, 1994ko abuztuak 25).
- ↑ https://elperiodistacanalla.net/2016/03/29/egin-y-pepe-rei-la-obsesion-de-atutxa-y-el-pnv/
- ↑ https://web.archive.org/web/20120417160212/http://www.peperei.com/biografia.php?lang=1
- ↑ Berria. «Reik edukitako istripuari buruzko susmoak berretsi dituzte eskertza eskutitzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ http://www.baietz.org/?q=eu/node/5124
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pepe Reiren heriotza Berria egunkarian, 2021/03/09.
- Pepe Rei Kultur Elkartea.
- (Gaztelaniaz) Pepe Reiren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Artikulu honetan Un rey golpe a golpe liburua nola sortu zen azaltzen da.
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1947ko jaiotzak
- 2021eko heriotzak
- Galiziako biografia zirriborroak
- Ourensetarrak
- Euskal kazetariak
- Euskal galiziarrak
- Euskal Herriko gaztelaniazko eleberrigileak
- Euskal Herriko gaztelaniazko saiakeragileak
- Euskal Herriko erdal idazleak
- Gaztelaniazko idazleak
- Ikerketa kazetariak
- Euskal Herriko kazetariak
- Espainiako idazleak
- Espainiako kazetariak
- Galiziako kazetariak
- Egin egunkaria