Pedro Azpiazu
Pedro Maria Azpiazu Uriarte (Bilbo, Bizkaia, 1957ko apirilaren 28a) Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria da. Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaria 2000 eta 2016 urteen artean izandakoa,[1] 2016an eta 2020an Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Ekonomia eta Ogasuneko sailburu izendatu zuen.[2][3]
Zientzia ekonomietan lizentziaduna, Eusko Jaurlaritzan (Ekonomia eta Garapenaren zuzendari nagusia) eta Bizkaiko Foru Aldundian (Finantza eta Aurrekontuen zuzendari nagusia) lan egin zuen.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Ekonomiaren ataletik ikasi zuen eskualdeko eta hiriko ekonomiaren espezialitatea egin zuen.[4][5]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira 1989tik izan dituen lnaka eta ardurak:[4]
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Programazioko zuzendaria (1989)
- Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila (1993)
- Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ekonomia-aholkularia (zuzendari-kategoria) (1995)
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazioko zuzendaria (1995)
- Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia (1995)
- EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua Diputatuen Kongresuan (2000)[6]
- EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan (2012)
- EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan. Bizkaiko diputatua. Bozeramailea Diputatuen Kongresuan.
- Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Aurrekontu Batzordean, Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan (2016)
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua (2016-2024).[7][8] Sail hori urtero arduratzen da aurrekontu orokorrak prestatzeaz.[9] Halaber, sail horri dagozkio Barne Kontrol Ekonomikoa, Zerga-Administrazioa, Finantza Politika, Ekonomia Ituna, Estatuarentzako Kupoak eta lurralde historikoen Ekarpenak, baita Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza ere. Azterlan estatistikoak eta metodo ekonomikoak ere kudeatzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pedro María Azpiazu Uriarte - VIII Legislatura - Congreso de los Diputados» www.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Azpiazu Uriarte, Pedro María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Pedro María Azpiazu Uriarte - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vocento, elcorreo com-. «El nuevo Gobierno Vasco | EL CORREO» especial.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ «Pedro María Azpiazu Uriarte - VIII Legislatura - Congreso de los Diputados» www.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ Otamendi, Gorka Berasategi. (2016-11-26)). «Urkulluk badu Jaurlaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ Begiristain, Edurne. (2023-11-07). «Aldaketa nabarmena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ Irekia. «Irekia - Azpiazu sailburuak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari eman dio 2024ko Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berria.eus. (2023-11-07). «Pedro Mari Azpiazu» 25etik gora albiste.
Aurrekoa Arantza Tapia (Ekonomia) Ricardo Gatzagaetxebarria (Ogasun eta Finantza) |
Ekonomia eta Ogasuna Sailburua 2016ko azaroaren 28a - gaur arte |
Ondorengoa Azkena |
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2016-2020) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
- 1957ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bilbotarrak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburuak
- Euskal Herriko ekonomialariak
- Bizkaiko politikariak
- Jelkideak
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak