Paulo Agirrebaltzategi
Paulo Agirrebaltzategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1942ko abuztuaren 18a (82 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Antonianum Pontifize-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskaltzaindia Jakin UZEI Udako Euskal Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria (Araotz, Oñati, Gipuzkoa, 1942ko abuztuaren 18a) euskal frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta euskaltzain ohorezko bat da.
Erromako Antonianum Unibertsitatean Teologian doktoratua, Deustuko Unibertsitatean Teologia Fakultateko irakaslea izan da.
Jakin Fundazioko ohorezko kide eta Euskal Kulturaren Batzarreko buru ohia,[1] 1977tik aurrera Jakin aldizkariko batzorde argitaratzaileko kide ere izan zen, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxaustirekin batera. UZEI erakundeko lehenbiziko lehendakaria ere izan zen. Anaitasuna, Jakin, Herria-2000-Eliza eta Egin egunkariko kolaboratzailea izan da.
1990eko hamarkadan Klaudio Harluxet entziklopedia sortu zuen EUSENOR proiektua diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen.[2]
2014ko maiatzaren 30ean euskaltzain ohorezkoa izendatua izan zen.[3]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan handia egin du hiztegigintzan UZEIn, zazpi hiztegi tematiko sortu zituzten taldeetan parte hartu zuen (Erlijioa, Zuzenbidea, Artea, Ekonomia, Enpresa, Politika, eta Natur Zientziak). Hainbat kultur gairi buruz artikulu kopuru handia du argitaratua. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 19 liburu bildu ditu eta guztira 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[4] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:
- Fedearen Dinamika / Paul Tillich, [itzul.] (1972)
- Configuración eclesial de las culturas (1976)
- Gizakiari buruzko entseiua / Ernst Cassirer [itzul.] (1995)
- Mendebaldetik 10 urtegarrenean (2006, Mendebalde) Kaxildo Alkorta eta beste batzuekin.[5]
- Poema Argitaragabeak, [arg.] (2005) Bitoriano Gandiagaren poema bilduma.
- Eujenio Agirretxe (1920-2005) (2007, Bidegileak)
- Araozko kantuak eta kontuak Bitoriano Gandiagak araoztarren ahotatik batuak [arg.] (2012) ISBN: 978-84-7240-242-3
- Karlos Santamaria gaiez gai (2013) Xabiera Apaolaza eta beste batzuekin. ISBN: 978-84-95234-4-6
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen Jakin Taldearekin (Jose Azurmendi, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdai).[6][7][8][9][10][11]
- 2006: Durangoko azokako Argizaiola saria[12][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lizartza, Ritxi. (1993-05-23). Paulo Agirrebaltzategi, EKBko lehendakaria: «Ekimen eta erakunde sozialekiko jarrera politikoak aldatu behar dira». Argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).
- ↑ Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).
- ↑ Paulo Agirrebaltzategiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>70 produktu).
- ↑ Mendebaldetik 10 urtegarrenean : [X. Jardunaldiak. ] Mendebalde Euskal Kultur Alkartea 2006 ISBN 8493188263..
- ↑ «Gipuzkoako Urrezko Domina Jakin taldeari emateko ekitaldia.» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ ««Jakin plaza izan da»» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. ««Pulpitu ez, plaza izan da Jakin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Artola, Amalur. (2018). «Joan Mari Torrealdai: «Herrigintzan, euskaltzaletasunari aitortu behar zaio zentraltasuna»» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ Otermin, Jon. (2018). «Euskal Kultura modernitatean jartzeagatik. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ibargutxi, Felix. (2018). «Urrezko Domina jaso dute «Jakineko mosketeroek»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ «'Jakin' aldizkariak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria» Argia 2006-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).
- ↑ «"Jakin" aldizkarirako izango da Durangoko Azokaren Argizaiola saria - GARA - euskalherria.com» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-12).