Obabakoak
Obabakoak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernardo Atxaga |
Sorrera-urtea | 2025 |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Obabakoak |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Erein |
Orrialdeak | 396 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu intertestual baliatuz. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.
Bernardo Atxaga asteasuarrak 1988an kaleratu zuen lehen aldiz Erein argitaletxearen bidez. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten, gisa horretan, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsi zen.
Liburua ipuin enmarkatuen moduan eginda dago, hau da, ekintza nagusi baten barruan kontatzen dira. Hala ere, guztiak ere independenteak izan arren, beren artean trama orokor bat osatzen dute, eta Obaba fikziozko herri eta erdigunea da lotune horietako bat. Beraz, nobela tankera ere badu liburuak.[1]
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburua ipuin bilduma eta eleberriaren arteko hibridazio bat bezala uler daiteke, ipuin gehienek lotura edo jarraitutasun bat mantentzen dutenez gero. Kontakizun gehienak azaltzen diren pertsonaia, dokumentu eta grabazioetan oinarritzen dira. Haien artean, Atxagak ahozko tradizioko sinesmen bat baliatzen du: Belarri-zulotik sartu eta burmuinaz elikatzen den muskerrarena.
Ia 400 orrialdeak bi atal nagusitan banatuta daude. Lehenengoak ez du izenburu propiorik eta bigarrenak, luzeenak, bai. Jarraian, kapitulu guztien izenburuak azalduko ditugu.
Lehen atala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena.
- Jose Francisco: Obabako erretoretxean azaldutako bigarren aitortza.
- Post tenebras spero lucem.
- Esteban Werfell.
- Gauero aterako nintzateke paseatzera.
- Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta bat gehiago.
Bigarren atala: «Azken hitzaren bila»
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela.
- Bagdadeko morroia.
- Cocteauk.
- Dayoub, Bagdadeko morroia.
- Eskuarekin agur egiten zigun norbait.
- Ezkontaurreko izenez, Laura Sligo.
- Finis Coronat Opus.
- Goizean.
- Hans Mensher.
- Ipui bat bost minututan izkribatzeko.
- Klaus Hanhn.
- Margarete, Heinrich.
- Ni, Jean Baptiste Hargous.
- Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat.
- Pitzadura bat elur izoztuan.
- Rhineko ardo bat hartuz.
- Samuel Telleria Uribe.
- Wei Lie Deshang.
- X eta Y.
- Zuzia iratxekirik dagoenean bizi da.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko urrian errusiera izango da itzulitako 25. hizkuntza liburu honetarako. Guztira, hauek dira bertsio guztiak: Euskara, ingelesa, gaztelera, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, nederlandera, suediera, norvegiera, daniera, finlandiera, kroaziera, errumaniera, poloniera, turkiera, greziera, albaniera, katalana, galiziera, asturiera, japoniera, arabiera, hebreera eta koreera.
- 2015- Obabakoak bulgarieraz. María Pachkovak (itz.). [2]
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean, Montxo Armendariz orbaibartar zuzendariak liburua zinemara eraman zuen, Obaba filmarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Morales, Ana. (2024-04-25). «Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)» Xerezaderen Artxiboa (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ «´ http://nontzeberri.eus/obabakoak-bulgarieraz»+nontzeberri.eus 2015-01-29.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldekoa Beitia, Iñaki: Obabakoak hamargarren urtemugan (1988-1998). Abangoardiatik Villamedianara. - Egan, 1998-1/2, 5-23.
- Ur Apalategi Idirin. (Frantsesez) La naissance de l'écrivain basque. L'évolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga (2000, L'Harmattan).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |