Nikolai Rimski-Korsakov
Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov (Tikhvin, Errusiar Inperioa, 1844ko martxoaren 18agreg./martxoaren 6ajul. – Liubensk, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 21agreg./ekainaren 8ajul.) errusiar musikagile, orkestra-zuzendari eta pedagogoa izan zen, Bostak musikagile taldekoa.
Oso egile emankorra izan zen. Orkestrarako musika landu zuen bereziki eta maisuki ("Capriccio Espagnol" eta "Scheherazade").
Bizitza eta obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1856. urtean San Petersburgoko itsasoko armadaren eskolan sartu zen.
1861. urtean Balakirev musikagilea ezagutu zuen eta musika ikasketak osatu zituen harekin. Urte berean Bosten Taldean sartu zen.
1871. urtean San Petersburgoko kontserbatorioko konposizio eta orkestrazio irakasle izendatu zuten. 1873. urtetik aurrera karrera militarra utzi eta musikari emana bizi izan zen; aldi berean Musorgskiren eta Borodinen lanak orkestrarako moldatu eta osatu zituen.
1886-1900. urteetan orkestra zuzendari gisa aritu zen, batik bat Parisen.
Rimski-Korsakovek ikasle ugari izan zituen, besteak beste: Liadov, Stravinski, Ippolitov-Ivanov, Miskovski, Prokofiev, Respighi eta Glazunov.
1883. urtean enperadorearen kaperako musika zuzendari izendatu zuten.
Rimski-Korsakoven obrak mendebaleko teknikak eta errusiar sena elkartzen ditu; musika tresnen laguntza, bestetik, aberastasun handiz erabiltzen du.
Rimski-Korsakoven lan nagusiak dira: operak: Ivan Izugarria (1868-1872); Maiatzeko gaua (1878); Elurrezko emaztegaia (1880-1881); Mlada (1889-1890); Sadko (1894-1896); Mozart eta Salieri (1897); Kitezen hiri ikustezinaren elezaharra (1903-1904); Urrezko oilarra (1907); orkestrarako, Sadko (1867); Espainiar kapritxoa (1887); Scheherezade (1888); ahotserako lan asko, pianorako kontzertuak, ganbera musika, 100 bat doinu eta 150 bat errusiar herri kantuen moldaketa.
Harmonia eta orkestrarako musikagintzari buruzko liburuak idatzi zituen.
Lan hautatuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Opera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Kastxei hilezkorra"
- "Tsar Saltanen kondaira".
- "Tsarraren emaztegaia".
- "Maiatzeko gaua".
- "Elurraren Dontzeila".
- "Mlada".
- "Sadko".
- "Kitezh hiri ikusezinaren eta Fevronija dontzeilaren Elezaharra".
Orkestrarako
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Capriccio Espagnol", Op. 34 (1887).
- "Errusiako Pazkoko Obertura", Op.36 (1887-1888).
- "Scheherazade" suite sinfonikoa, Op. 35 (1888).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Rimski-Korsakov |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.