Edukira joan

Nagore Muriel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagore Muriel
Bizitza
JaiotzaAduna, 2000 (23/24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpublizista, dibulgatzailea eta film-zuzendaria

LinkedIn: nagore-muriel-letamendia-108baa1b7 Edit the value on Wikidata

Nagore Muriel Letamendia (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 2000) film-zuzendaria da.

Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bitartean bere bizitza profesionala garatu zuen. Bilboko Begira produkzio-etxean ari da editore, ekoizle eta community manager gisa. Hainbat bideoklip, sustapen-bideo eta film laburretan parte hartu du, beste hainbat funtziotan: script, editore, zuzendaritzako laguntzaile edo produkzio-buru.[1]

Ikasketak: Ikus entzunezko komunikazioa. Multimedia produkzioa eta errealizazioa 2018 -2022 Euskal Herriko Unibertsitatean. Publizitatea eta harreman publikoak Unibertsitate berean 2019 - 2023.

Nagore Muriel gazteriaren epaimahaitik, film-zuzendari izatera igaro zen 2022an.[2]Gradu Bukaerako Lan gisa sortu zuen proiektua eta Nest sailean hautagai izatera igaro zen.

Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da, eta lehenengo aldia izan da EHUko lan bat hautatzen dutena.[2]

2022ko Zinemaldiko Nest sarirako hautagaien artean, lehiaketaren 21. aldian: Mikele Landa Eigurenek zuzendutako Noizko basoa eta Nagore Muriel Letamendiaren Erro bi. izan ziren.

«21 urtean euskarazko lanik hartu ez izana bada hausnarketara eramaten zaituen zerbait», azaldu zuen Murielek.

Halaber bada garrantzia duen beste kontu bat ere: emakumeek sortu dituzte Nesten proiektatutako euskarazko lehen bi lanak.[3]

Fikzio lana da Murielena. Ikusleak gogoeta egitera bultzatu nahi ditu, heriotza eta hark biltzen duen guztia. Hala azaldu zuen: «Ama-alaben arteko gatazka bat da. Amari senarra hil zaion bezala, alabari aita hil zaio, eta kontatzen da bi pertsonaiek nola aurre egiten dieten heriotzari eta doluari». Dolua aurrera eramateko «modu desberdinak» daudela erakutsi nahi izan zuen: baserritik ihes egiteko beharra sentitu du alabak; elkarrekin egotekoa, berriz, amak.[3]

Murielen filmean, isiltasunek hartzen dute garrantzia. Zuzendariaren arabera, dolua isilean egiten den prozesu bat dela irudikatzea zuen helburu. Eta gehitu zuen isiltasunaren bitartez askotan hitzez baino gauza gehiago esan daitezkeela. Abesti batekin amaitzen da, baina, filma: «Istorio guztia beste pertsona baten bidez kontatzen da».[3]

2021- Zin dagit (Bideo musikala)[4]

2022- Erro bi (laburmetraia)[5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «'Erro bi'» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  2. a b Kafea, Bigarren. (2022-09-21). «Nagore Muriel; gazteriaren epaimahaitik, zuzendari izatera» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  3. a b c Alzuru, Jone Bastida. «Euskarazko lehenak, emakumeenak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  4. «Trece novísimos cineastas en la plaza de las Cigarreras» El Diario Vasco 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  5. «Nagore Muriel: Pozik nago Erro bi laburmetraiak izan duen harrerarekin» EITB 2022-09-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  6. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]