Myriam Chenard
Myriam Chenard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1970 (54 urte) |
Jarduerak |
Myriam Chenard (Montreuil-le-Gast, 1970) eleberrigilea eta ipuingilea da. Bere eleberri guztiak Bretainian kokatzen dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montreuil-le-Gasten jaio zen, eta irakasle da Saint-Suaveur-des-Landeseko lehen hezkuntzako eskolan, Fougères eskualdean (Ille-et-Vilaine). Lehenik albisipuinak idatzi zituen, eta sari batzuk irabazi, besteak beste, La Loire dans tous ses états lehiaketako lehen edizioa,Rezén, 2021ean.[1]
2020an, bere lehen eleberria argitaratu zen, Le disparu de la plage (Stéphane Batigne edizioak). Bere amaren mutil-lagunaren inguruko ikerketa bat abiatzen duen neska gazte bat da protagonista; ama Côte d'Émeraude-eko ertz batean misteriotsuki desagertu zen berrogeita hamar bat urte lehenago. Harrera ona izan zuen liburu horrek, baita hiru literatur sari ere, tartean Elveneko Roman populaire Saria (2021).[2][3]
Bigarren eleberria, Les ombres du silence (2022), familiako sekretuen esplorazioaren gaineko lehena da, baina dimentsio historiko indartsuagoarekin, Okupazioaren garaia eta 1944ko Fougères hiriko bonbardaketen pasarte mingarria jorratzen baititu.[1] Desgaitasunaren auziari eta gai horri buruz gizarteak duen erantzukizunari buruzkoa ere bada nobela, bere bi emakumezko pertsonaia nagusiak gorrak baitira.[4][5]
Trou blanc lanarekin, Myriam Chenardek iraganaren beste arakatze bat proposatzen du, 90eko hamarkadaren hasieran nerabe izanaren inolako oroitzapenik ez duen emakume batena, eta, Covid-aren lehen deskonfinamenduaren unean, Bretainiara itzultzen dena, hazi zen Morbihango Golkoko uhartera, zer gertatu zen deskubritzeko itxaropenarekin.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Parution : le deuxième roman de Myriam Chenard se situe à Fougères» La Chronique républicaine.
- ↑ «Myriam Chenard décroche le prix du roman populaire» Ouest France.
- ↑ «À Elven ce week-end, le roman populaire est aussi un roman local» Le Télégramme.
- ↑ «À Ploërmel, une romancière bretonne au lycée Mona-Ozouf» Ouest France.
- ↑ «L'institutrice publie son deuxième roman» Ouest France.
- ↑ «"L’insularité m’a toujours fascinée" : avec "Trou blanc", Myriam Chenard signe son troisième roman» Ouest France.
- ↑ «Le nouveau roman de Myriam Chenard se passe sur une île imaginaire du Golfe du Morbihan» Le Télégramme.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- En ouvrant la porte (ipuinak), 2018
- Minuscules (ipuinak), 2019
- Le disparu de la plage, éditions Stéphane Batigne, 2020 ISBN 9791090887695
- Les ombres du silence, éditions Stéphane Batigne, 2022 ISBN 9791090887961
- Trou blanc, éditions Stéphane Batigne, 2024 ISBN 9782493599063