Montse Miralles i Brugués
Montse Miralles i Brugués | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1956ko martxoaren 23a |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | gaztelania katalana |
Heriotza | Bartzelona, 2024ko martxoaren 13a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ahots-aktorea, bikoizketa-zuzendaria, zinema aktorea, antzerki aktorea, gidoilaria, antzerki zuzendaria, adapter (en) , irakaslea eta aktorea |
montsemiralles.cat | |
|
Montserrat (Montse) Miralles i Brugués (Bartzelona, 1956ko martxoaren 23a – ibidem, 2024ko martxoaren 13a) kataluniar aktore, bikoiztaile, antzerki zuzendari eta gidoilaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerki aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea. Testimoni de càrrec, Somni de la nit de Sant Joan, L'auca del senyor Esteve eta El violinista sobre el tejado bezalako lanetan aritu zen, besteak beste. Telebistan, Cuéntame cómo pasó, Com si fas ahir, La que se avenica, Hospital Central, Ventdelplà edo Doctor Caparrós, medikuntza general telesailetan parte hartu zuen. Gainera, Tros, El cadàver d'Anna Fritz eta El retaule del flautista filmetan antzeztu zuen[1][2].
Bikoizketari dagokionez, Pam Ewing pertsonaia (Victoria Principal) bikoiztu zuen Dallas telesailaren katalanezko bertsioan, King andrea (Kate Jackson) Scarecrow and Mrs. King telesailean eta Sugar (Kane) Kowalczyk (Marilyn Monroe) Some Like It Hot filmean. Horrez gain, WKRP in Cincinnati eta Perry Mason telesailen bikoizketan parte hartu zuen. Gaztelaniaz ere aritu zen bikoizketan, The French Lieutenant's Woman eta Airplane II: The Sequel filmetan[3].
26 urterekin hasi zen bikoizketak zuzentzen. Zuzendu zituen bikoizketen artean, The Godfather, Gone with the Wind eta Casablanca filmak daude, eta azkenean Ilsa Lund (Ingrid Bergman) bikoiztu zuen. Tenko telesailaren katalanezko bikoizketa ere zuzendu zuen[3].
2024ko martxoaren 13an hil zen, 67 urte zituela[4].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1978 | Jugando a papás | ||
1980 | ¡En qué lío me han metido! | ||
1982 | Inclinación sexual al desnudo | María | |
Los sueños húmedos de Patrizia | Lolaren ama | ||
Secta siniestra | Ana | ||
1983 | No me toques el pito que me irrito | Conchi | |
1993 | Ni un pam de net | Bonifacioren emaztea | |
1996 | La Moños | Clara | |
2006 | 53 días de invierno | irratiko emakumea | Ahotsa |
2013 | La Estrella | Montse | |
2015 | El cadáver de Anna Fritz | bigarren erizaina | |
2016 | Morir viviendo | ama | Ahotsa |
2018 | Capa Negra | Magdalenaren ama | |
Arrítmia | Carmen | Film laburra | |
2019 | Legado en los huesos | erizain nagusia | |
2020 | Paradise Drifters | Chloe | |
2021 | Tros | Rosita | |
2024 | Sopas y sorber | Rosario | Film laburra |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1982 | Doctor Caparrós, metge de poble | Trudi | 2 ataletan |
1984 | L'auca del senyor Esteve | Maria | Telefilma |
1986 | Planeta Imaginari | amaordea | Atal batean |
1987 | Històries de cara i creu | Atal batean | |
1995 | Pret a porter | Atal batean | |
1997 | Makinavaja | lehen emakumea | Atal batean |
Nova ficció | Suplici | Atal batean | |
1999 | Laberint d'ombres | Maria | 4 ataletan |
2003 | La Mari | idazkaria | 2 ataletan |
2004 | De moda | Txiqui | Atal batean |
2005 | Ventdelplà | Rosa | Atal batean |
2007 | Porca misèria | ginekologoa | Atal batean |
2008 | Hospital Central | Atal batean | |
2010-2011 | La que se avecina | epailea | 2 ataletan |
2011 | Operación Malaya | Telefilma | |
2011-2013 | Polseres vermelles | Esther erizaina | 12 ataletan |
2012 | El retaule del flautista | Grete | Telefilma |
2014 | La Riera | Atal batean | |
2015 | Cites | Eugènia | Atal batean |
2015-2021 | Cuéntame cómo pasó | Dolo | 4 ataletan |
epailea | |||
2016 | Acacias 38 | Sor Ascensión | Atal batean |
2017 | Sé quién eres | Ahotsa; atal batean | |
2018 | Merlí | erizaina | Atal batean |
Com si fos ahir | Carla | Atal batean | |
2022 | Los herederos de la tierra | Atal batean |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Currículum» Montse Miralles (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
- ↑ (Ingelesez) «Montserrat Miralles (1956-2024)» IMBd (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
- ↑ a b (Katalanez) «La Vermella - Montse Miralles, la veu de la Pam de "Dallas", la senyora King de "L'espantaocells" i Marilyn Monroe» Catalunya Ràdio 2022-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
- ↑ (Katalanez) «Mor Montse Miralles, la veu catalana de Pam a "Dallas", o Marilyn Monroe al cinema» 3Cat 2024-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).