Edukira joan

Miren Uzkudun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Uzkudun

Bizitza
JaiotzaAsteasu1922ko azaroaren 14a (101 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Asteasu

Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, Gipuzkoa, 1922ko azaroaren 14a) Euskal erraketista profesionala izan zen,[1] 18 urtez. Pilota munduan Asteasu goitizenez ezaguna.

Miren Uzkudun. Ilustratzailea: Maitane Azurmendi

Lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren, umetan beti ibiltzen zen pilotalekuaren bueltan eta 1936ko Gerra Zibilak ere parte handia izan zuen bere erabakian. Hamar senide ziren. Lehenengo bostak Frantziara alde egin zuten, han zuten osaba batengana eta han bizi izan ziren, bueltatzerik ez zuten-eta. Neba bat gudari joan zen eta familia osoa erabat sakabanatuta egon zen luzaroan. Aita udaletxeko idazkaria zen eta kartzelan sartu zuten. Eta horrela geratu ziren sakabanatuta eta lanik gabe.

Erraketista ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbait egin beharra zegoen eta Mireni ikastea ez zitzaionez asko gustatzen, Tolosara erraketan entrenatzera joaten hasi zen.[2] Bi hilabetez entrenatzen aritu eta Madrilera jokatzera joateko aukera izan zuen, Iberia izeneko frontoi berri batera. Han egin zuen debuta 18 urte zituela. Bi urtez aritu zen Madrilen eta, handik aurrera hamahiru pilotalekutan aritu zen; Donostia, Bartzelona, Logroño, Valentzia, Tenerife, Las Palmas, Mexiko, Kuba, berriz Bartzelona eta, azkenean, Madrilen bukatu zuen.

Erraketari agur

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960. urtean, 18 urtez frontoietan jokatzen jardun ondoren, agur esan zion erraketari.[3]

Miren Uzkudun 100 urte bete zituenean. Pilar Legarra eta Joseba Gomezen erdian
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakumea Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera.[4]
  • 2017an omenaldia egin zioten Hernanin.[6]
  • 2022ko azaroaren 15ean Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Joseba Gomez Gizarte zerbitzuetako zinegotzia, Uzkudunek 100 urte bete zituen egunean, haren etxera hurbildu ziren zoriontzera eta lore sorta bat ematera.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]