Edukira joan

Mika (minerala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula de mineralMika
Ezaugarri orokorrak
KategoriaSilikato mineralak
FormulaAB2-3(X, Si)4O10(O, F, OH)2
Sistema kristalinoKristal-sistema monokliniko
Masa molarra797 Da
Identifikazioa
KoloreaAldakorra: purpura, arrosa, grisa, koloregabea...
DistiraPerlakara, beirakara
Urtze puntua700–1000 °C
Artikulu hau mineralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mika».

Mika filosilikatoen saileko kristal itxurako gai solidoa da. Aluminioaren eta potasioaren silikatoz eratua da, eta batzuetan burdina eta magnesioa ere izan ditzake bere osaeran. Xafla egitura du, eta orri distiratsu, malgu eta meheetan ebakitzen da. Bi mika mota bereizten dira: zuria, aluminio eta potasio asko duena (moskovita da ezagunena), eta beltza, burdina eta magnesio askokoa (biotita da garrantzitsuena). Harri magmatiko, sedimentario eta metamorfiko askotan ageri dira mikak. Sintesi bidez ere lortzen da, eta hala eginak mika naturalak baino tasun elektriko eta mekaniko hobeak ditu. Bakartzaile ona da eta ongi jasaten ditu tenperatura garaiak. Erabilera ugari ditu: gailu elektrikoetan eta elektronikoetan bakartzaile gisa, hauts eran labaingarri gisa, bero handiak jasan behar dituzten gailuetan beiraren ordez, eta abar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]