Meiji Aroa
Japoniako historia |
|
Meiji Aroa (japonieraz: 弥生時代 Meiji-jidai )
Japoniako historiako aro bat izan zen, 1868ko irailaren 8an hasi eta 1912ko uztailaren 30ean amaitu zena. Aro horrek Japoniar Inperioaren lehen erdia osatzen du, eta Japonia gizarte feudal isolatua izatetik gizarte modernoa izatera igarotzea ekarri zuen. Japoniarren gizarte egituretan, barne politikan, ekonomian, indar armatuetan eta kanpo harremanetan funtsezko aldaketak gertatu ziren aro horretan.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japonian indarrean zegoen Shogun erregimen amaiera izan zen Meji aroa. Erregimen horretan, Shogunenak dinastiak ziren, baina enperadorearen izenean agintzen zuten, aldi berean jauntxo feudal territorialen arteko oreka bat mantenduz, ia Europako feudalismoaren antzeko egoeran. Hiru mendez iraun zuen egoera honek aldaketa politiko gutxirekin 16. mendetik.
Tarte horretan, 1853ra arte, Japoniak ez zuen inolako kanpo harremanik izan, Txinarekin eta Holandarekin izan ezik. Urte hartan, Perry komodoroaren AEBetako armadaren itsasontziak iritsi ziren Japoniako kostaldera, merkataritza itun bat eskatzeko helburuarekin. Japoniarrek gertakari hori Kuro-fune raikō (itsasontzi beltzen etorrera) izenaz ezagutzen dute: gerra armada modernorik ez zutenez, japoniar gobernuak ituna izenpetu behar izan zuen.
Eraldakera baten premia igarri zen, eta horretarako abiapuntua eman zuen enperadore aldaketak. 1867ko otsailean Mutsuhito 14 urteko pruntzeak Komei enperadore hil berria ordezkatu 122. enperadore gisa. Gaztea izan arren, erreformatzailez inguratu zen berehala Mutsuhito eta eskatu zuen botere inperial osoaren berrezartzea: men eginez, Tokugawa Yoshinobu shogunak dimisioa aurkeztu zion urte bereko azaroan, eta 1868ko urtarrilean botere exekutiboa formalki enperadorearena zela dekretatu zen.
Meiji iraultza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mutushitok Meiji enperedarore izena hartu zuen, eta hari jarraiki hasi Meiji aroa formalki, lehen fasean gatazka larri batek hartu zuelarik, gerra zibilaren zantzuak izan zituena: Meiji iraultza.
Aldaketa une hartan klase menperatzailearen (aristokrazia) zati handi batek aldaketaren beharra ikusi eta pribilegioei uko egin zien. Iraultzaile haiei Ishin shishi deitu zitzaien. Shogun erregimenaren aldekoek Shinsengumi izeneko indar paramilitarra osatu zuten iraultzaileen aurka.
1868an: samuraien pribilegioak deuseztatu ziren. Aldaketa horiek ezegonkortasun handiko epea eraman zuten Japoniara, altxamendu ugari gertatu baitzire, batez ere Boshin Gerrak esaten zaien 1868an hasitako bost hilabeteko epean, Hala ere, Shogun erregimenak amore eman zuen laster, nahiz eta hainbat fakziok borrokan jarraitu zuren 1869ko ekainera arte, Ezon (egun Hokkaidon) errenditu ziren arte.
Aldaketa politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mutsuhitoren lehen garaiko agindu batzuk balio sinboliko handikoak izan ziren. Esate baterako, jende arruntak deitura izateko aukera eskuratu zuen (ordu arte, aristokraziaren pribilegioa zen).
Ordena berriaren eraldaketa sinbolo dramatiko batekim azpimarratzeko, hiriburua Kyototik, non 794tik zegoen ezarrira, Tokiora (ekialdeko hiriburua, literalki) aldatu zen, hiri honen izena ere aldatu zelarik, ordura arte Edo baitzen. Erregimen berria sendotzeko mugimendu kritiko batean, daimyō gehienek beren lurrak eta erroldak enperadorearen esku utzi zituzten sistema feudalarren abolizioan, lurra eta herria enperadorearen jurisdikziopean zeudela sinbolizatuz. Hala ere, daimyo askok gobernadore gisa jarraitu zuen agintean.
Gobernuaren lehen ekintzetako bat nobleziarentzat maila berriak ezartzea izan zen. Gorteko antzinako nobleziako bostehun pertsona, horien artean enperadoreari zerbitzu baliotsuak eman zizkioten daimyoak eta samuraiak, bost mailatan antolatuak izan ziren: printze, markes, konde, bizkonde eta baroiak bilakatu ziren.
Erlijio erreforma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlijio erreforma bat ere sutsuki bultzatu zen. Shinto erlijio natiboa eta budismoa aurreko mila urteetan egoera sinkretiko batean garatu ziren, baina budismoa shogunen agintearekin estuki lotuta egon zenez, banaketa ofizial bat egin zen shinto eta budismoaren artean (shinbutsu bunri) eta zenbait tenplu budisten suntsiketa eta ere gertatu zen, indarkeria kasuak tarteko ere bai.
1871n, Shinto Gurtza Bulegoa sortu zen, eta Etxe Inperialaren arbaso jainkotiarra azpimarratu zen. Gobernuak Shinto irakasleei lagundu zitzaien, eta zenbait sekta sintoistari Estatuaren onarpena eman zitzaien. Budismoak ez zuen, dena dela, jazarpenik jaso eta tenpluetan bizi jarraitu zuen, japoniar askoren ohitura eta fedean egoera bikoitz batek posible izaten jarraitu zuelarik, batek gurtu zitzakeen tenplu sintoistak zein budistajk. Kristautasuna legeztatu egin zen, eta konfuzianismoak doktrina etiko garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Espriritualtasunaren inguruko aldaketak hauek gora-behera, gero eta gehiago, Japoniako pentsalariak mendebaldeko ideologia eta metodoekin identifikatzen ziren.
Politika ekonomikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1871tik 1873ra zergen eta lurren inguruko lege batzuk aldarrikatu ziren, zerga-politika moderno baten oinarri gisa. Jabetza pribatua legeztatu zen, eskriturak sortu ziren, eta lurrak tasatu ziren merkatuan bidezko prezioan, eskudirutan ordaindu beharreko zergekin.
1885ean, Yukichi Fukuzawa intelektualak eragin handiko Datsu-A Ron saiakera idatzi zuen, Japonia "ekialdeko herrialde zibilizatuetako" bat izatera bideratu behar zela argudiatuz, Asiako bizilagunen "erremediorik gabeko azpigarapena" atzean utziz, Korea eta Txina izendatuz. Saiakuntza horrek Meiji aldian aurrerapen ekonomiko eta teknologikoak sortzen lagundu zuen, baina Japoniako eskualde kolonialistaren etorkizuneko politikaren oinarriak ere sustatu ahal izan zituen, Bigarren Mundu Gerraren hitzaurrean agerian geratu zena.
Alderdi politikoen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreformen erritmoarekin konforme ez, eta 1875ean Estatu Kontseiluarekin bildu ondoren, Itagaki Taisuke (1837-1919) gobernu ordezkatzaile baten aldeko fakzio bateko lider gisa azaldu zen. Itagaki eta ikuspegi demokratikoaren beste aldeko barzuk nazio mailako Aikokusha (Abertzaleen Elkartea) erakundean antolatu ziren 1878an gobernu ordezkatzaile bat bultzatzeko. 1881ean, Itagakik Jiyuto (Alderdi Liberala) sortzen lagundu zuen, Frantziako doktrina politikoak bultzatzen zituena. 1882an Okuma Shigenobuk Kaishintō (Alderdi Progresista Konstituzionala) ezarri zuen, britainiar estilo konstituzional demokrata bat bilatzen zuena.
Mugimendu politiko horiei erantzunez, gobernuko burokratek, gobernuko tokiko ofizialek eta beste kontserbadore batzuek, 1881ean, Rikken Teiseito (Gobernu Inperialaren Alderdia) ezarri zuten, gobernuaren aldeko alderdia. Ondoren, protesta politiko ugari sortu ziren, horietako batzuk bortitzak, eta, ondorioz, gobernuaren murrizketa batzuk gertatu ziren. Murrizketek alderdi politikoen sorrera zaildu zuten, eta barne-zatiketak sortzen zituzten haien artean. Jiyutoa, Kaishintoaren aurka zegoena, 1884an desegin zen, eta Okumak Kaishintoko presidentziari uko egin zion.
Konstituzioaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernuko liderrak, egonkortasun arazoengatik, gobernu konstituzional bat ezartzearen alde jarri ziren. Kido Takayoshi Chōshú-ko buruzagiak, 1874a baino lehenagotik, gobernu forma konstituzional bat bultzatu zuen, eta zuhaiztien eskaintza batzuk egin ziren gobernu konstituzionala bermatzeko proposamen bezala. Oligarkiak, ordea, presio politikoaren errealitatea onartzen bazuen ere, kontrolari eutsi nahi zion.
Osakako Konferentziak, 1875ean, gobernuaren berrantolaketa ekarri zuen, magistratura independente batekin eta legealdiko proposamenak errepasatzeko zereginean izendatutako Zaharren Kontseilu batekin. Enperadoreak adierazi zuen "gobernu konstituzional bat mailaz mailako etapetan ezarri beharko litzatekeela", Zaharren Kontseiluari konstituzio baterako zirriborro bat sortzeko agindu zionean.
Hiru urte geroago, Prefekturetako Gobernadoreen Biltzarrak hautetsitako batzar bat ezarri zuen. Bere aginpidean mugatua izan arren, batzar honek mugimendu bat ordezkatzen zuen nazio mailako gobernu ordezkatzaile baterantz. 1880an, herri eta hirietan ere batzarrak egin ziren, eta hogeita bi prefekturatako ordezkariek konbentzio nazional bat egin zuten Kokkai Kisei Domei (Batzar Nazionala Ezartzeko Liga) ezartzeko.
Aginteko elitea gobernu parlamentario baten aurka ez bazegoen ere, egoera politikoa kontrolatzen saiatzen jarraitu zuen. 1875ean ezarritako lege berriek prentsari gobernua kritikatzea edo lege nazionalak eztabaidatzea debekatu zioten. Batzar Publikoaren Legeak (1880) zorrotz mugatu zituen bilera publikoak, funtzionario publikoak bertaratzea debekatuz eta bilera guztietarako polizia-baimena eskatuz.
Azkenean, enperadoreak bere agintearen zati bat eman eta bere menekoei eskubideak eta askatasunak eman zizkienean, 1889ko Japoniako Inperioko Konstituzioan. Bi ganberako sistema marraztu zen; batetik Dieta Inperiala (Teikoku Gikai), Ordezkarien Etxeko kide hautatuek osatua eta Nobleen Etxea, nobleziak eta izendatutako kide inperialek osatua. Dietaralp boto eskubidea 25 urtetik gorako hiritarrei mugatuta egon zen, eta gainera eta zerga nazionaletan 15 yen ordaintzen zituztenak bakarrik ziren, azken batean biztanleriaren % 1 inguru. Dietak gobernuaren legeak eta legeak onar zitzakeen, gobernuaren ordezkaritza eginez, eta enperadoreari eskaerak bidali. Hala ere, aldaketa instituzional horiek gorabehera, subiranotasuna enperadorearengan eta bere antzinako jainkotasunaren oinarrian zegoen oraindik.
Konstituzio berriak izaeraz mantenduko zen gobernu-forma bat zehazten zuen, enperadorea botere gorenari eutsiz, eta herri-eskubideei eta mekanismo parlamentarioei emandako pribilegio gutxi batzuk baino ez. Alderdien parte-hartzea prozesu politikoaren parte gisa onartu zen. Meiji Konstituzioa funtsezko legea izan zen 1947ra arte.