Maurice Béjart
Maurice Béjart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice-Jean Berger |
Jaiotza | Marseilla, 1927ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Frantzia Suitza (2007 - |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Lausana, 2007ko azaroaren 22a (80 urte) |
Familia | |
Aita | Gaston Berger |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ecole de Danse de l'Opera de Paris |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Liubov Jegorova Léo Staats (en) Boris Knyazev (en) Vera Volkova (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, koreografoa, gidoilaria, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, argi-diseinatzailea, zinema gidoilaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, telebista zuzendaria eta argazki-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Izengoitia(k) | Maurice Béjart |
Genero artistikoa | Dantza modernoa neoclassical ballet (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Xiismoa |
bejart.ch | |
|
Maurice Béjart (Jaiotza-izena: Maurice Jean Berger; Marseilla, 1927ko urtarrilaren 1a - Lausana, 2007ko azaroaren 22a) dantzari eta koreografo frantsesa izan zen.
1960an eratu zuen Ballet du XX Siècle famatua, izena aldatuta, 1987an, Béjart Ballet Lausanne bihurtu zen, eta halaxe deitzen da gaur egun ere. 1990eko hamarraldia oso oparoa izan zen Béjartentzat, eta koreografia berri asko egin zituen: 1789... et Nous (zenbaiten musika, 1989) Frantziako Iraultzaren bigarren mendeurrenerako, Mozart-Tango (Mozart, 1990), La Mort Subite (zenbaiten musika, 1991) Tod in Wien (Mozart, 1991), Opéra (Verdi, 1991), Le Mandarin Merveilleux (Bartók, 1991), Sissi, l´Impératrice Anarchiste (zenbaiten musika, 1992), AmoRoma (Rota, 1993), King Lear - Prospero (Purcell eta Hochstätter, 1994), L´Art du Pas de 2-Deux (zenbaiten musika, 1994), A Propos de Shéhérazade (Ravel eta Korsakov, 1995), Titre à Venir (Bars, Gleason, Presley eta Baudelaire, 1997), MutationX (Bars, Gleason eta Zorn, 1998), Dialogue de l´Ombre Double (Boulez, 1998) eta L´Heure Exquise (Mahler, Webern, Bach eta Lehár, 1998). Beste dantzari-talde askorentzat ere egin zituen koreografiak, telebistarentzat ere lan egiten zuen, eta zenbait liburu idatzi zuen: Maurice Béjart: Un instante dans la Vie (1979) eta Béjart par Béjart (1979). Sari asko jaso zuen (azkenetakoa, Inamori Fundazioko Kioto Saria, 1999), eta 1995ean Frantziako Akademiako kide egin zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Béjart |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.