Maria José Dupré
Maria José Dupré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Botucatu, 1905eko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Guarujá, 1984ko maiatzaren 15a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Maria José Dupré, jaiotzez Maria José Fleury Monteiro, (Botucatu, 1905eko maiatzaren 1a[1] – Guarujá, 1984ko maiatzaren 15a[2]) brasildar idazlea izan zen, batez ere Éramos Seis eleberriagatik eta Cachorrinho Samba haurrentzako liburu sailagatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antônio Lopes de Oliveira Monteiro eta Rosa de Barros Fleury Cardosoren alaba, Maria José Fleury Monteiro Botucatuko Bela Vista etxaldean jaio zen[3]. Lehen mailako ikasketak etxean egin zituen, eta margolaritza eta musika Colégio dos Anjos-en ikasi zituen (gaur egun Santa Martzelina ikastetxea). Gaztetan ere, munduko liburu klasikoak ondo ezagutu zituen[3][4].
São Paulora bizitzera joan zenean, irakasle moduan Caetano de Campos eskolan. Leandro Dupré ingeniariarekin ezkondu ondoren, idazten hasi zen. Guztira hogei urte eman zituen São Paulon eta azkenean jaioterrira itzuli zen[4].
1939an lehen ipuina, Meninas tristes izenekoa, argitaratu zuen O Estado de S. Paulo egunkarian. 1941ean O Romance de Teresa Bernard eleberria idatzi zuen, Civilização Brasileira argitaletxeak kaleratua[4]. Bi urte geroago Éramos Seis eleberria argitaratu zuen, Raul Pompéia saria irabazi zuena[4][5]. 1944 eta 1969 artean, hainbat liburu argitaratu zituen gazte zein helduentzat. São Pauloko Idazleen Elkarteko administrazio kontseiluko kide ere izan zen[4].
1984ko maiatzaren 15ean hil zen Guaruján, São Paulo estatuko kostaldean[4].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944: Brasilgo Letren Akademiaren Raul Pompéia saria
- 1964: Jabuti saria
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipuinak
- Meninas tristes (1939)
- A Casa do Ódio (1951)
- Eleberriak
- O Romance de Teresa Bernard (1941)
- Éramos Seis (1943)
- Luz e Sombra (1944)
- Gina (1945)
- Os Rodriguez (1946)
- Dona Lola (1949)
- Vila Soledade (1953)
- Angélica (1955)
- Menina Isabel (1965)
- Os Caminhos (1969)
- Haur eta gazteentzako liburuak
- Aventuras de Vera, Lucia, Pingo e Pipoca (1943)
- A Ilha Perdida (1945)
- A Montanha Encantada (1945)
- A Mina de Ouro (1946)
- O Cachorrinho Samba (1949)
- O Cachorrinho Samba na Floresta (1950)
- O Cachorrinho Samba na Bahia (1957)
- O Cachorrinho Samba na Fazenda Maristela (1962)
- O Cachorrinho Samba na Rússia (1963)
- O Cachorrinho Samba Entre os Índios (1966)
- Mintzaldiak
- Euclides - Marco Literário (1946)
- Lobato, Amigo das Crianças (1949)
- A Responsabilidade do Intelectual na Atualidade (1955)
- Os Animais na Literatura Infantil (1955)
- Grandes Vocações: Vital Brasil (1960)
- Hitzaurrea
- Maria (Jorge Isaacs, 1945)
- Gidoia
- Apassionata (Guilherme de Almeidarekin batera, 1952)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Sadlier, Marlene Joy. (1992). One Hundred Years After Tomorrow: Brazilian Women's Fiction in the 20th Century. Indiana University Press, 58-75 or. ISBN 0-253-35045-X..
- ↑ (Ingelesez) «Celebrity Death Date : May 15» AbsoluteNow.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ a b (Portugesez) «Biografia de Maria José Fleury Monteiro - Sra. Leandro Dupré (ex-patronesse)» Prefeitura de São Paulo (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
- ↑ a b c d e f (Portugesez) Pessoa, Carlos. «Maria José Dupré: a vida e a obra da escritora botucatuense que foi muito além de Éramos Seis» Solutudo 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
- ↑ (Portugesez) Lacerda, Lilian de. (2003). Álbum de leitura: memórias de vida, histórias de leitoras. UNESP, 150-151 or. ISBN 8571394644..