Margarita Salas
Margarita Salas Falgueras, Caneroko markesa[1] (Valdés, Espainia, 1938ko azaroaren 30a - Madril, 2019ko azaroaren 7a) biokimikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean zientzia kimikoetan lizentziatua, Severo Ochoaren ikaslea izan zen, norekin Estatu Batuetan lan egin zuen Alberto Solsekin Madrilen Eladio Viñuela zientzialariarekin egin ondoren (biak biokimikaren eta biologia molekularraren alorrean espainiar ikerketa bultzatzeaz arduratu ziren).
Espainian biologia molekularra garatzen hasi zen, eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian (CSIC) ad honorem irakasle gisa eta Madrilgo Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (CSIC-UAM) lan egin zuen. RAEko akademikoa ere izan zen 2003tik aurrera eta Gobernu Batzordekidea 2008tik aurrera. 2016an, Echegaray domina jaso zuen lehen emakumea izan zen, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiak emana.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Margarita Salas, marquesa de Canero» La Nueva España 2008-07-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ «Margarita Salas - Departamento de Bibliotecas y Documentación del Instituto Cervantes» www.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Asturiasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |