Edukira joan

Marc Seguin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marc Seguin

Bizitza
JaiotzaParis1786ko apirilaren 20a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuadomaine de Marc Seguin (en) Itzuli
HeriotzaAnnonay1875eko otsailaren 24a (88 urte)
Hobiratze lekuaAnnonay
Familia
Familia
LeinuaFamille Seguin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaConservatoire National des Arts et Métiers
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ingeniaria, ekintzailea eta locomotive designer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

Find a Grave: 7818 Edit the value on Wikidata

Marc Seguin (Annonay, Ardèche, 1786ko apirilaren 20a - ibidem, 1875eko otsailaren 24a) frantses ingeniaria izan zen. Burdinazko kableetan eskegitako zubiak eraiki zituen lehenbizikoz, eta hodien bidezko lurrun-makina edo -galdara asmatu zuen. Joseph Montgolfierren, lehen aireko globoaren asmatzailearen, iloba zen. Makinen ikerketan jardun zuen gaztetandik, anaia Camillerekin batean, eta 1822an aurkeztu zuen kableetan eskegitako zubi baterako proiektua. 1824an eraiki zuen lehena Rodano ibaiaren gainean, eta 1826an Saint-Étienne-Lyon burdinbidea eta bideko tunelak eraiki zituen.

1827an hodien bidezko lurrun-galdara asmatu zuen, eta 1829an makina hura erabili zuen George Stephensonek Liverpool-Manchester burdinbideko lehiaketa irabazteko. Ondorengo urteetan hobekuntza handiak egin zizkion bere makinari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]