Malvina Poulain
Malvina Poulain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pré-en-Pail, 1851ko ekainaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 18. barrutia, 1921eko urtarrilaren 17a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Q115158316 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, emergency medical technician (en) eta Communarda |
Malvina Poulain (Pré-en-Pail, Mayenne, 1851ko ekainaren 3a[1] - Paris, 1921eko urtarrilaren 17a[2] maistra izan zen, eta, Parisko Komunan, communarde eta kanpaina-ospitaleko erizaina (ambulancière). Édith Thomasek, Louise Michelen biografian, Malvina Poulain Louise Michelen maistra laguntzailea (sous-maîtresse) zela azaldu du, hau da, haren ordezko eta ikuskatzailea.[3]
Poulainek parte hartu zuen Parisko defentsan Versaillesko gobernuaren tropen aurka. Issyko gotorlekuaren barrikadetan egon zen Louise Michel eta Victorine Eudesekin batera.[4]
1871ko maiatzaren 23an, Aste Odoltsuan, Parisko 9. barrutiko Plaza Zuriko barrikada defendatu zuen. Komuna erori zenean, atxilotu eta Versaillesen kartzelaratu zuten.[5].
Parisko Père Lachaise hilerriko 41. dibisioan ehortzita dago.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Malvina Poulain» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-05 data duen 191641907 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Jaiotza-agiria, 98. zk - 1851. urtea - Pré-en-Pail-eko udala.. .
- ↑ Jaiotza-agiria, 217. zk - 1921. urtea - Parisko 18. barrutiko udaletxea.. .
- ↑ (Frantsesez) Thomas, Édith. (1971). Louise Michel: ou, La Velléda de l'anarchie. Gallimard ISBN 978-2-07-027802-2. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
- ↑ (Frantsesez) Peyramaure, Michel. (2012-12-20). Fille de la colère: Le roman de Louise Michel. Groupe Robert Laffont ISBN 978-2-221-12085-9. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
- ↑ (Frantsesez) POULAIN Malvina. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. 2020ko maiatzaren 5a (Noiz kontsultatua: 2022ko abenduaren 15a).
- ↑ (Frantsesez) «Registre journalier d'inhumation - cimetière du Père-Lachaise - 1921» archives.paris.fr (Visionneuse - Archives de Paris) (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).