Maitasun gutuna (Fragonard)
Maitasun gutuna (Fragonard) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Honoré Fragonard |
Sorrera-urtea | 1770(e)ko hamarkada |
Izenburua | The Love Letter |
Mugimendua | Rokokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 83,2 () × 67 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Metropolitan Museum of Art |
Bilduma | Metropolitan Museum of Art |
Inbentarioa | 49.7.49 |
Jabea | Jules Bache (en) |
Argumentu nagusia | love letter (en) |
Maitasun gutuna (frantsesez: 'La Lettre d'amour') Jean-Honoré Fragonard artista rokoko frantsesaren margolana da, 1775 inguruan egina. Olio-pintura da, mihise txiki baten gainean egina: 83,2 zentimetroko altuera eta 67 zm-ko zabalera. New Yorkeko Metropolitan Museum of Art museoan kontserbatzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanak lore-sorta bat jaso berri duen dama gazte bat irudikatzen du, eta loreekin doan oharra irakurtzen ari da. Neska gazteak begirada urduria zuzentzen dio ikusleari, sekretuan bere konplizitatea bilatuko balitz bezala. Lehen planoan, eskuinean, haren ondoan, txakurtxo batek tinko begiratzen du, jabea eta haren ekintza defendatu nahian bezala.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hondo marroi baten gainean, artistak eguzkiaren argia islatzen duten pintzelkada azkarrak marraztu zituen, idazmahaiaren aurreko leihotik neskaren kofiaren gainera erortzen dena, haren aurpegi hautseztatua, loreak, zetazko soineko urdina eta txakurtxoa argituz.
Erretratu bat baino gehiago genero-margolan bat da, gai klasiko batekin: maitasun gutun baten harrera.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Metropolitan Museum of Arten webgunearen fitxa.